Prentsa Aretoa
Berriak
2017/11/28
EAJ-PNVk bat egin du Saharako herriaren aldeko karabana solidarioarekin eta euskal gizarteari eskatu dio herri honen borroka ez ahaztea
“Herri solidarioa gara, betidanik erakutsi izan dugu, eta Saharako herriarekin elkartasun gar hori bizirik mantentzea nahi dugu . Beren kausa babesten dugu eta irtenbide baketsu,bidezko eta iraunkorra lortzeko lana egiten ari gara” adierazi du Jone Berriozabal legebiltzarkideak, kanpaina berriaren aurkezpenean parte hartu ondoren
Euskadi herri solidarioa da, ez dago zalantzarik, esan du Berriozabalek, eta aurten ere dugu “Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara elikagaiak eta materialak bidaltzeko kanpainan parte hartzeko aukera”. Saharar herriaren aldeko karabana solidarioa gaur goizean aurkeztu da Eusko Legebiltzarrean. Ekitaldian izan dira RASD-ren Lagunen Elkarteko kideak, Euskadin Saharako ordezkari berria dena eta legebiltzarreko “Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat” taldearteko kideak .
Jone Berriozabal lantalde horretako kidea da eta pertsona hauen bizi-baldintza txarrak eta premia osoz dituzten beharrak ekarri ditu gogora. “Beren herritik urrun bizi dira, oso baldintza txarretan bizi dira eta era guztietako gabeziak pairatzen dituzte. Gaur aurkezten dugun proiektu hau larrialdi egoerarako proiektua da eta zati batean baino ez du lagunduko errefuxiatuen esparruan bizi direnen egoera latza arintzea. Horregatik da horren garrantzitsua gure laguntza eskaintza eta zein egoeratan bizi diren ezagutzea. Denon artean zaindu behar ditugu beren borrokaren garra eta gure elkartasunaren garra, elkartasun horrek beren bizimodua hobetzen lagunduko baitigu. Lanean jarraituko dugu sahararren kausa ez ahazteko eta pertsona horiek, egunen batean, beren etxeetara itzul daitezen, une honetan Marokok legez kanpo okupatuta daukan herrialdera”.
Legebiltzarkide jeltzaleak berriro eskatu du irtenbide “baketsu,bidezko eta behin betikoa”, saharar herriaren autodeterminazio askea bermatuko duena. “Beren aldarrikapen zilegi eta bidezkoa babesten dugu eta Mendebaldeko Saharan nazioarte mailako ebazpenak eta nazioarteko legeria betetzea exijitzen dugu. Urte askoan egin dute borroka baketsua eta erresistentzia; euskal herria orain arte zuekin egon da eta berdin jarraituko du etorkizunean ere”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25