Prentsa Aretoa
Berriak
2018/02/15
Aitziber Irigoras: “Ohore handia izan da Durangoko alkatea izatea eta oso pozik nago durangarren alde lan egiteko izan dudan aukerarekin”
Durangoko agintari goren gisa 10 urte eman ondoren, Irigorasek gaur goizean iragarri du ez dela bera izango 2019ko udal hauteskundeetako alkategaia
Aitziber Irigoras Durangoko alkateak gaur goizean iragarri du bera ez dela izango 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetako alkategaia. Irigorasek gaur goizean Durangoko batzokian eman duen prentsa aurrekoan azaldu du askatasun osoz eta egoeraz jabetuta hartu duen erabakia izan dela, eta une oro EAJ-PNVrekin daukan konpromisoari men egin nahi izan diola.
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidente andrearekin eta Ander Gorrotxategi Durangoko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko presidentearekin eman duen prentsa aurrekoan, Durangoko alkateak esan du “ohore handia” izan dela berarentzat Durangoko agintari gorena izatea. “Oso pozik nago urte hauetan guztietan durangarrentzat eta durangarren alde lan egiteko izan dudan aukerarekin. Asko ikasi dut eta agintaldiaren amaierari ekingo diot orain arteko indar eta gogoekin. Urte bete geratzen zaigu eta arduraz eta dedikazioz eramango dut kargua 2019ko ekainera arte”.
Atutxak, bere aldetik, urte hauetan guztietan Uri Erakundeko kideen artean eta udal ordezkarien artean egon den koordinazio eta lankidetza azpimarratzeaz gain, Irigorasi eskertu dio urte hautetan eginiko lana eta,horri lotuta, jardunean jarri duen esfortzua, lidergoa eta konpromisoa, durangarren bizitza kalitatea eta ongizatea hobetzeko, “Durango erreferente bat izan dadin eta Durangoko herritarrei bizimodu hobea bermatzeko”.
Alkate andreak, era berean, bere esker ona adierazi nahi izan dio alderdiari berarengan jarritako konfiantzagatik, eta orain arteko jardunean une gozo eta mingotsetan bidelagun izan dituen kide guztiei eman dizkie eskerrak.
Irigorasek azpimarratu duenez Udaleko lehen agintari gisa 10 urte eman ondoren, Durango hazi arazten lagunduko duten beste pertsonei bide emateko garaia heldu dela. “Taldeak eraberritu behar dira, Durangok eta EAJ-PNVk aurrera egiten eta indartzen jarraitzeko modu bakarra da”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25