Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/02

Euzko Abertzaleak taldeak Gobernuari galdetu dio Dibisio Urdineko soldaduak aberriratzeko prozesuez

Joseba Agirretxeak “deitoragarri” jo du Defentsak garraio horietara 23 milioi bideratzea eta,aldi berean, Oroimen Historikoari buruzko Legea “sistematikoki” urratzen jarraitzea

rss Ezagutzera eman
Euzko Abertzaleak taldeak Gobernuari galdetu dio Dibisio Urdineko soldaduak aberriratzeko prozesuez

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak hainbat galdera erregistratu ditu idatzizko erantzuna jasotzeko eta Dibisio Urdineko kideak aberriratzeko prozesuez galdetzeko, agi denez Defentsaren Ministerioaren kargura egiten ari direlako. Hainbat hedabidetan argitaratutako informazioen arabera, Espainiako Gobernuak 23 milioi euro bideratu ditu Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasunaren kontra eta nazien alde borrokatu zirenen gorpuzkiak aberriratzeko gastuak ordaintzera.

Joseba Agirretxea Diputatu Jeltzaleak “deitoragarri” jo du Espainiako gobernua halako aberriratze prozesuetan aritzea “Oroimen Historikoaren legea sistematikoki urratzen duenean eta Espainian hobi komunetan dauden milaka errepublikazaleen gorpuzkiak hobitik ateratzeko euro bakar bat inbertitu ez duenean”.

Hori dela eta, Gobernuari hainbat galdera egin dizkio halako “aberriratze” prozesuen arrazoiak eskatzeko, hau da “noiztik” egiten ari diren eta Gobernuak halako “zenbat gehiago” egitea pentsatu duen. Agirretxeak Gobernuari galdetu dio jardun hori “bateragarria” ote den Oroimen Historikoari buruzko Legean ezarritakoarekin, eta jakin nahi du Gobernuak era berean eskatuko ote duen ”Bigarren Mundu Gerran nazien kontra borrokatu ziren eta Sobiet Batasunean hil ziren errepublikarrak aberriratzea”. Amaitzeko, Agirretxeak ez dauka oso argi Gobernuak ahalegin berdina egingo ote duen “Oroimen Historikoari buruzko Legean ezarritako berreskuratze programetan, bide bazterretan hobiratuta dauden milaka errepublikarrak ateratzeko”.

“Horrela dela konfirmatzekotan ere , argi dago Oroimen Historikoari buruzko Legeak ez diola aurrekontu arazo bati erantzuten,baizik eta borondate politiko ezari” tamaldu da Agirretxea. “Espainiako gobernuari exijitzen diogu zuzena izan dadila eta, gutxienez, beste horrenbeste inberti dezala Guda Zibilean hobi komunetan hobiratu ziren soldadu eta zibilak ateratzeko. Beren senideek besteenak duten eskubidea dute beren eskariak erantzunak izan daitezen” amaitu du.