Prentsa Aretoa
Berriak
2018/03/28
Barakaldoko EAJ-PNVk bere babesa erakutsi dio Amaia del Campori hurrengo urteko udal hauteskundeei begira
Alkateak Barakaldoko hiru uri erakundeen gehiengo zabal baten babesa jaso du,eta Barakaldoko EAJ-PNVren alkategaia izango da datorren udal hauteskundeetan
Amaia del Campo, Barakaldoko gaur egungo alkateak, Ezkerraldeko udalerri horretarako alkatetzara aurkeztuko da 2019an egingo diren udal hauteskundeetan. Del Campo izan da Barakaldoko buru batzarren artekoa osatzen duten uri batzarretan proposatu duten hautagai bakarra (Gurutzeta, Barakaldo eta Kastrexana), azken hiru urteotan hiriaren ardura nagusia bere gain izan ondoren.
Del Campok (52 urte ditu eta Zuzenbidean lizentziatua da) Barakaldoko alkatetza berreskuratzea lortu zuen sozialistek udalerriko gobernuan 30 urte eman ondoren. Agintaldi honetako ia hiru urteotan hainbat izan dira udal gobernuak hiritarrekin hartutako eta betetako konpromisoak. Agintaldi hasieratik hitzeman zuen Udaleko ateak eta leihoak irekiko zituela eta kudeaketa lan hurbil, zorrotz eta gardena egingo zuela. Lan horren ondorioz, herritarrak udal kudeaketaren helburu nagusi bihurtu dira eta hainbat proiektu garatu dira herritarren eguneroko bizimodua hobetzea xede, hauen artean Rontegiko sarrera mekanikoak, aurten Andikollanon hasiko direnak; Aurrekontu Parte hartzaileak; lorategi botanikoaren erreforma, barakaldarrek gehien estimatzen duten gunean, edo Ezkerraldeko lehen aterpe iraunkorra.
Del Campok Barakaldoko alderdikideek erakutsi dioten babes eta konfiantza eskertu du eta Barakaldoren alde lan egiten jarraitzeko prest eta gogotsu agertu da: “Asko geratzen zaigu egiteko 2015ean planteatu genuen helburura iristeko; horregatik, orain arte bezala lan egiten jarraituko dugu, zorroztasunez eta gardentasunez, eta gure herrikideen iritziak kontuan hartuta”.
Halaber, alkate Andrea izan da Udalean egin duen lanaren zuribidea oposizioko alderdien eta herritarren aurrean egin duen lehen agintaria, kargurako aukeratu zuten momentu beretik hitzeman zuen gardentasun eta erantzukizunez jokatzeko.
Udalaren egoera ekonomikoa onena ez den arren, alkate andreak hiritarrekin hartutako konpromisoak betetzea lortu du, besteak beste egoiliarrentzako TAO txartel doakoa, ikasketa gelak, Haurreskola, kirol ekipamendu hobeak, Munoa Finka, ikastetxe publikoetako aterpeak, larrialdi zerbitzuen jarduna eragozten zuten piboteak kentzea…
“Ilusio handia daukagu eta Barakaldoren eta gure herrikideen aldeko apustua errealitate bihurtzen jarraituko dugu. Barakaldo mapan dago, berriz ere, eta ez bakarrik Ezkerraldeko hiriburua den heinean, nazioarte mailan ere aitortzea lortu dugulako. Barakaldarren harrotasuna inoiz baino biziago dago eta nire herriko emakume eta gizon guztiek nahi eta merezi dugun hiria hobetzen laguntzea nahi nuke”, adierazi du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25