Prentsa Aretoa
Berriak
2018/04/21
Bilboko EAJ-PNVk udal politikari buruzko jardunaldia antolatu du “guztion artean eta oraingo beharrak ahaztu gabe, etorkizuneko hiria eraikitzen jarraitzeko”
BBBko kargudunak eta Udaleko ordezkari publikoak Bilboko EAJ-PNVren 13 Uri Buru Batzarretako ordezkariekin batzartu dira gaur hauteskunde programaren betepen mailari buruzko balantzea egiteko eta hurrengo urteotarako lerro estrategikoak marrazten hasteko
Bilboko EAJ-PNV martxan dago. Hala egiaztatu ahal izan da gaur goizean Sabin Etxean udal agintaldi honetan egiten ari diren jardueren balantzea egiteko, 2015eko udal hauteskundeetarako hauteskunde programaren betepen maila ebaluatzeko eta “guztion artean, eta oraingo beharrak ahaztu gabe, etorkizuneko hiria eraikitzen jarraitzeko” egin den lan jardunaldian Itxaso Atutxa, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, adierazi duenez. Bizkaiko jeltzaleen buruak azaldu duenez “legealdia amaitu ez den arren, dagokigun lana egiten jarraitu behar dugu eta EAJ-PNVk datorren urteko maiatzean bilbotarrei aurkeztu nahi dien proiektua marrazten hasi”.
“Bilbao ez da gelditzen eta, egunez egun, Bilboko herritarrek beharrizan berriak dituzte eta horiei guztiei erantzuna eman behar zaie” esan du Atutxak. “Horregatik batzartu gara gaur, hobetzeko, zintzotasunez eta kritika eraikitzailea eginez”, azaldu du Atutxak. “Hainbatetan errepikatu dugunez, EAJ-PNVk hiritargoari eskaintzen dion sinesgarritasuna da gure indarrik nagusiena, eta bide horretan ezinbesteko dugu hartu ditugun konpromisoak betetzea. Eta horretarako jarraitu behar dugu lan egiten. Azken txanpan gaude eta gure onena emateko garaia heldu da”, animatu du.
Bileran izan dira EAJ-PNVko barne karguak eta Bilboko ordezkari publikoak. Sabin Etxeko batzar gelan Bizkaiko exekutibako presidentearekin batera izan dira Miren Araneta eta Jon Andoni Atutxa BBBko burukideak, Bilboko udal talde osoa, Juan Mari Aburto alkatea eta Bilboko hainbat herri kargudun, Bilboko EAJ-PNV osatzen duten 13 uri erakundeetako ordezkariekin batera.
Udal politikari buruzko jardunaldi honetan ere Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hitz egin du eta agintaldi honetarako aurkeztu zen hauteskunde programaren betepen mailaren balorazioa egitearekin batera, azpimarratu du “akordio handien legealdia” izaten ari dela, “gure hiribildua eta bertan bizi diren pertsonak handi egiten dituen akordioak”. Akordio transbertsal hauen adibide gisa aipatu ditu Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko topagunea, Segurtasun ituna, Balioen Agiria, Gizarte Politiken ituna edo Auzoen ituna. Baina, “akordioetara heltzeko nahi hau bilkuretara eramaten diren puntu guztietara eramaten dugu. Batera lan egiteak, beti gehitu egiten du”, zehaztu du Aburtok.
Era berean baloratu nahi izan du “aurretik daukagun urte ikusgarria, berebiziko garrantzia izango duena: Champions Cup-aren eta Errugbi Challenge Cup-eko finalak, BBK Live-a, kongresu ugari, Aste Nagusiaren 40. urteurrena, The Worlds´s 50 Best Restaurants sari gastronomikoak, MTV Europe Music Awards sariak…”. Harro agertu da hiriak nazioarte mailan lortu duen proiekzioagatik, 2018ko Europako Hiririk Onenaren saria jaso ondoren, ekitaldi horiek guztiek erakusten dutelako “gure hiria Europako hiriburuen maila berean dagoela inpaktu ekonomiko handiko gertakariak erakartzeko orduan”.
Juan Mari Aburtoren hitzak entzun ondoren, Bilboko 13 Uri Erakundeetako ordezkariek Sabin Etxean batzartu diren pertsonei adierazi dizkiete auzorik auzo lehen eskutik jaso dituzten beharrizanetako batzuk. Zentzu honetan, BBBko presidente andreak gaurko aukera aprobetxatu du bere esker ona adierazteko “beren borondatez, Bilbo hiria auzorik auzo hobetzeko lan egiten duten eta beren ekarpena egiten duten alderdikide eta lagunei”.
Gaurko jardunaldian jaso diren ekarpenekin eta Juan Mari Aburto auzoetara egiten ari den bisitetan jasotzen ari denekin, EAJ-PNVk datorren urteotako Bilbo hiria eta 2019ko maiatzaren 29an hiritargoaren aurrean aurkeztuko duen proiektua lantzen jarraituko du, “gaurko momentuaz jabeturik, etorkizuna prestatzen ari garelako”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25