Prentsa Aretoa
Berriak
2018/05/23
Leixuri Arrizabalaga Arruza izango da, berriz ere, Gatikako EAJ-PNVk Alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia
Gaur eguno alkateak eskarmentu handia du udal politikan, hainbat legealdi egin ditu baita herriko zinegotzi gisa Udalean sartu zenetik
Leixuri Arrizabalaga Arruza, Gatikako gaur egungo alkatea, izango da, berriz ere, EAJ-PNVk datorren urteko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Arrizabalaga aho batez aukeratu zuen Gatikako EAJ-PNVk iragan larunbatean egin zuen Uri Batzarrean. Eskarmentu handia dauka udal politikan, hainbat legealdi egin ditu Gatikako zinegotzi gisa Udalean sartu zenetik.
Arrizabalagak argi eta garbi dauka oraindik “hainbat kontu garrantzitsu” landu behar direla Udalean, besteak beste Plan Orokorra edo eskola berrirako proiektua, “baina urrats sendoak eman ditugu eta bide onetik goaz”. “Hurbiltasunez lan egin behar dugu, auzoetan inbertitzeari utzi gabe. Zerbitzuak hobetzea funtsezkoa da gurea moduko udalerri batentzat, pertsonen bizitza kalitateari eusteko eta, aukera badago, hobetzeko: asfaltatze lanak, argiteria, saneamenduak… biziki lanpetuta naukan eta benetan kezkatzen nauen gaia da hori”, aitortu du. “Udal azpiegiturak ere optimizatu behar ditugu Gatikako elkarteen beharrak behar bezala asetzeko, gure herrian hainbat elkarte daudelako. Gure herriaren birikiak dira”, dio. Beste alde batetik, hautagai jeltzalea jabetuta dago bere herrikideak “gero eta nagusiagoak” direla eta “gero eta eskari eta behar gehiago eta handiagoak daude adineko pertsonen sektore honetan. Premia osoz, beharrizan hauei erantzunik onena emateko moduko gizarte zerbitzuak garatu behar ditugu”, ohartarazi du.
Hautagai jeltzaleak 37 urte ditu (apirilaren 25ean jaio zen, San Markos, Gatikako zaindariaren egunean) eta bihotzez maite du bere herria: “Nire bizitza osoa Gatikan dago; haurtzaroa, nerabezaroa… nire gogorapen guztiak udalerri honi lotuta daude”. Zuzenbidean lizentziatua da eta masterduna da Abokatutzan eta Praktika Juridikoan Deustuko Unibertsitatean. Bere lanbidea abokatutzari lotuta dago eta bereziki jorratzen ditu genero indarkeriarekin eta familia zuzenbidearekin zerikusia duten kasuak. 2012 urtetik aurrera legebiltzarkidea da eta Euzko Abertzaleak talde barruan da Berdintasun gaietarako arduraduna. 2016 urtetik Bizkai Buru Batzarreko kidea ere bada. Txistulari eta klarinete jole ohia da eta aitortu du musika eta dantza gustuko dituela eta irakurzale handia dela. Seme eta alaba bikiak ditu, bere altxorrik handiena. “Beraiekin Gatikatik ibiltzea eta jolastea da mundu osoan egon daitekeen planik onena”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25