Prentsa Aretoa
Berriak
2018/06/06
José Manuel Coterón Fernández izango da Turtziozko EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendaburua
“Pribilegiatu sentitzen naiz herrikideek gure udalerrian egin den lana baloratzen dutela ikustean”, baieztatu du berraukeraketara aurkeztuko den alkategaiak
“Albiste pozgarria da eta harro egoteko moduko gauza ere bai herrikideek eta alderdikideek berriro ere alkate izan nadin erakutsi didaten konfiantza”, azaldu du José Manuel Coterón Fernandezek EAJ-PNVk Turtziozen aurkeztuko duen alkategai izendatu ondoren. Hala erabaki zuen aho batez Enkarterrietako udalerri honetako Uri Batzarrak maiatzaren 25ean eginiko bileran. “Pribilegiatu sentitzen naiz, herrikideek herrian egin den lana baloratzen duela ikustean”, adierazi du.
Coterónek urte asko daramatza bere herriko alkatetzan eta, krisi ekonomikoari aurre egin behar izan dion arren, “lasai asko esan dezakegu udaleko kutxa oso egoera onean daukagula”, azpimarratu du.
Gaur egungo alkateak azaldu bezala, oraingo legealdian bere lantaldeak enplegu esparruan egin duen lanak ahalbidetu du langabezia tasa oso maila baxura iristea. Halaber, hainbat hobekuntza lan egin dira udalerrian, besteak beste eskola eta aterpetxean eginikoak, eta herriko kultura elkarteei eta abeltzainen elkarteei eman zaien bultzada.
Halaber, aurten ere hainbat jarduera burutuko dira herrian, auzoetan bereziki. Alkategai jeltzaleak aditzera eman duenez “420.000 eurotan baloratutako inbertsioak egingo dira Gordon, Pando eta Santiago auzoetan. Era berean, hobekuntzak egingo dira udaletxean eta pilotalekuko eraikinean”. Aintzat hartu beharreko beste lanak izango dira udalerri barruko errepideetan egingo direnak.
José Manuel Coterónek 62 urte ditu, ezkondua da eta bi seme ditu. Aditzera eman duenez, biziki gogoko ditu herri kirolak eta “jakina, Athletic Club taldea ere bai”. “Maite dut Turtzioz. Zer esango dut nik? Ez dago herri hoberik. Gauza bakar bat azpimarratu beharko banu esango nuke herriko onena direla herritarrak eurak. Besoak zabalik hartzen zaituzte eta maitasuna eta adiskidetasuna erakusten dizute nonahi. Horregatik da plazer handia udalerri honetako ordezkari izatea”, esan du esker onez.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25