Prentsa Aretoa
Berriak
2018/06/19
Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria Abadiñoko EAJ-PNVko alkategaia izango da
Alderdikide guztiei eskertu nahi izan die berarengan jarritako konfiantza: “Erantzukizunez eta ilusio handiz hartzen dut hautagaitza herria, bere auzoak eta herritarren bizimodua hobetzea xede”
Abadiñoko EAJ-PNVko Uri Batzarraren erabakiz Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria izango da 2019ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan alkatetzarako aurkeztuko duen alkategaia. Garaizabalena izan da Uri Batzarrean aurkeztu zen proposamen bakarra eta Abadiñoko jeltzaleek aho batez aukeratu zuten duela egun batzuk egin zuten batzarrean. Garaizabalek alderdikide guztiei eskertu nahi izan die berarengan jarritako konfiantza datorren urteko hauteskundeei begira Abadiñoko EAJ-PNVko zerrendaburua izan dadin. “Apaltasun osoz egiten dut, nigan jarri den konfiantza hori erantzukizunez hartu dut eta baita gogo eta ilusio handiz, Abadiñoko herria, bere auzoak eta herritarren bizimodua hobetzea xede”.
Garaizabalek 42 urte ditu eta Abadiñoko Uri Buru Batzarreko presidentea da gaur egun. Oso ibilbide luze eta zabala egin du udal politikan 23 urte zituela EAJ-PNVn alderdikidetu zenetik. Lau urteren buruan zinegotzi izendatu zuten eta Abadiñoko Udaleko bigarren alkateorde izatera heldu zen Udalean egin zuen azken legealdian. Hezkuntza, Kultura, Kirolak eta Euskara arloetako zinegotzi gisa egin duen lana oso garrantzitsua izan da udalerriaren garapenerako bideratu diren proiektu handiak aurrera eramateko orduan.
Azken urte hauetan, bere lana izan da Uri Buru Batzarretik udaleko EAJ-PNVko ordezkariei babesa eskaintzea. Udal kudeaketan egin duen ibilbide luze eta zabalaz gain, Mikel Garaizabal oso ezaguna da herriko elkarte eta kolektiboetan parte hartu izan duelako, besteak beste Traña-Matienako ikastetxeko Gurasoen Elkartean, zeinetan Garaizabal kirol gaietarako arduraduna duen. Boluntariotza lana ere egin du, besteak beste Caritas erakundean. Lan horrekin uztartu ditu udalerrian oso sustraituta dauden ekimenak abian jartzeko ardurak hauen artean Barrizten Kultur Elkartea izenekoan, Abadiñon Euskal Kultura sustatzera eta bultzatzera bideratuta dagoenean. Garaizabal Kultur elkarteko presidentea da gaur egun.
Elkarrrizketa zalea eta hurbila da, Garaizabal ezagutzen dutenek esango dute oso langilea dela eta Abadiño herria goitik behera ezagutzen duela alderdi sozialean zein ekonomikoan. Ezkondua da eta alaba baten aita da, Traña-Matienako Pierburg enpresako teknikaria da eta ekintzailea ere bada, azken urteotan euskal tradizioaren arabera hazitako abelburuen okela banatzeko Gaztelua Txahal Okela proiektua abian jarri duelarik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25