Prentsa Aretoa
Berriak
2018/06/21
Eider Ajuriagerra Arana da EAJ-PNVk Zeanurin aurkeztuko duen alkategai berria
Zerrendaburua ilusioz beteta dago une honetan planteatzen zaion erronka berriaren aurrean eta “bide honetan hainbat ardura, ekarpen eta hobekuntza egongo direla” baieztatzen du
Gaztea izatea, lan egiteko daukan gaitasun handia, elkarrizketa zalea izatea eta Zeanurin bizi diren herritarrak ondo ezagutzea dira Eider Ajurriagerra Arana Arratiako herri honetako EAJ-PNVren alkategai denaren ezaugarri nagusienak. Ajuriagerra Zeanuriko Uri Batzar Jeltzaleak aukeratu zuen iragan maiatzaren 9an eta iIlusioz beteta dago une honetan planteatzen zaion erronka berriaren aurrean: “Legealdi honetan kultura zinegotzia naiz. Asko ematen ari gara eta, aldi berean, asko ikasteko aukera izan dut. Bide honetan ematen dudan urrats berria da eta argi daukat asko ikasiko dudala eta bide honetan hainbat ardura, ekarpen eta hobekuntza egongo direla”.
Ordezkari jeltzaleak ezinbesteko jotzen du “Zeanuriren alde gogotsu lan egingo duen lantaldea osatzea. Azken urte hauetan herria hainbat alderditik hobetzeko lana egin dugu: kultura batzordea osatu dugu, udal bulego berriak antolatu eta ireki ditugu, herriko plaza berrantolatzen hasi gara… Bide beretik jarraituko dugu herritarrek bizitza kalitate handia izan dezaten”.
Zeanurirentzat planteatzen dituzten proiektuen artean, Eiderrek azpimarratu du aurreko legealdian hasitako plan eta egitasmoak lantzen jarraitzeak daukan garrantzia; herriko plaza zabaltzea, belaunaldi ezberdinetako guneak sortzeko; bideak moldatzea; auzoen arteko guneak egokitzea, eta kultura taldeentzako guneak sortzea, besteak beste.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25