Prentsa Aretoa
Berriak
2018/09/20
Lankidetzaren eta akordioaren alde agertu da Urkullu Lehendakaria ekonomiaren eta gizartearen arloetan eta autogobernuan
Hiru ataletan egituratu du Lehendakariak bere jarduna: oraingo ingurunearen eta koiunturaren ikuspegi orokorra; Gobernuaren ekintzaren balantzea legealdiaren erdian; eta etorkizuneko erronka nagusiak
2018 ko Politika Orokorraren Eztabaida
HITZALDIA - 2018/09/20
Gizartearen eta ekonomiaren eremuan eta autogobernuan lankidetzan aritzeko eta akordioak lortzeko premia defendatu du Iñigo Urkullu Lehendakariak. Politika Orokorrari buruzko Eztabaidan zehar Legebiltzarrean jardun duenean neurri desberdinak iragarri ditu, besteren artean, inbertsio propioak % 7 gehitzea eta % 5 ikerketan eta garapenean; diru-sarrerak bermatzeko Lege berri baterako adostasun zabal bat bultzatzea; Eibarren ospitale berri bat irekitzea eta berdintasunaren, bizikidetza pluralaren, demografiaren eta migrazioen erronka berriei aurre egitea. Autogobernuaren eremuan, ziurtatu duenez, “akordioa zabaltzea da giltzarria” eta dei egin dio Espainiako Gobernuari “BAI bikoitz” bat eman dezan: “Estatutua bere osotasunean betetzea, gure Autogobernu aintzatetsia, alegia; eta Estatuko errealitate plurinazionala onartzea”.
Politika Orokorrari buruzko Eztabaida goizeko 9:30ean hasi da Iñigo Urkullu Lehendakariaren diskurtsoarekin. Bere jarduna hiru ataletan egituratu da: oraingo ingurunearen eta koiunturaren ikuspegi orokorra; Gobernuaren ekintzaren balantzea legealdiaren erdian; eta etorkizuneko erronka nagusiak."
Etorkizuneko erronkei dagokienez, Lehendakariak adierazi duenez, enplegu gehiago eta hobea sortzearen aldeko neurri jakin batzuk hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak: Bonu Jasangarriekin jarraitzea, industriaren garapen-plan bat onestea, Abiadura Handiko Trena Gasteizen txertatzea, Lanbide zerbitzua modernizatzea eta abar.
Lehendakariak gogora ekarri duenez, Berrikuntza da enpresek lehiakortasuna irabazteko eragilea, eta aurreratu egin du Eusko Jaurlaritzak duen asmoa inbertsio propioa % 7 gehitzeari lehentasuna emateko datorren urterako aurrekontuaren proposamenean. “Inbertsio produktiboen Programa espezifiko bat bultzatuko dugu, berrikuntzarako eta ekonomiaren garapenerako proiektuetan egingo diren inbertsioak dira, eta inbertsio sozialak Hezkuntzako eta Osasuneko azpiegiturak modernizatzeko”, gaineratu du.
Giza Garapenaren Ardatza dela-eta, Lehendakariak jakinarazi du diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Lege berrian adostasun zabal bat lortzea dela Gizarte Politiken asmoa. Ildo horretatik, argitu duenez, eguneratu egingo dute adinekoei laguntzeko zentroak arautzen dituen Dekretua, onetsi egingo dituzte Lanbide Heziketako Euskal Plan berria eta Unibertsitateko 2019-2022 Plana, eta martxan jarriko dituzte eskola inklusibo eta Hezkidetzako bat garatzeko eta genero-indarkeria prebenitzeko Planak.
Berdintasunaren eremuan, jakinarazi duenez, garrantzi berezia duen ekimen bat ari dira garatzen: Soldata Arrailaren aurkako Estrategia 2030, eta baita 2019-2020 Plan Eragilea ere. “Emakumeen eta gizonen arteko soldata-arraila murriztea da gure helburua, eta horretarako 12 ekimen trakziogile eta ekintzarako 60 neurri planteatu ditugu”. Ildo horretatik, Lehendakariak zehaztu duenez, “bizikidetzan inbertitzea da berdintasuna” eta Eusko Jaurlaritzaren helburua da genero-berdintasunaren indizean eta laneko diskriminazioaren aurkako borrokan Euskadi Europako aurrenetako herrialdeen artean kokatzea.
Osasunaren eremuan, Lehendakariak gogora ekarri du lehen mailako arretarako Estrategia onartzea aurreikusita dagoela eta baita Onkologikoa Osakidetzarekin lotzea ere. Segurtasunaren eremuan, berriz, azpimarratu du Ertzaintzako belaunaldi-berrikuntzarekin jarraituko dutela, eta bi promozio berritan 700 agente sartuko direla Akademian.
Autogobernuko Ponentziari dagokionez, Lehendakariak azpimarratu duenez, bada garaia iraganean lortutako Itunak duen balioa nabarmendu eta betetzekoa, eta etorkizuneko Akordio berri bat lantzekoa. “Espainiako Gobernuari dei egitea “BAI bikoitz” bat eman dezan: Estatutua bere osotasunean betetzea, gure Autogobernu aintzatetsia, alegia; eta Estatuko errealitate plurinazionala onartzea”, azpimarratu du. Era berean, gaineratu du pertenentzia nazionalaren sentimendu desberdinak elkarrekin bizi diren errealitateei irtenbidea emateko funtzionatzen duela eredu konfederalak.
Lehendakariak Gobernuaren ekintzaren balantzea ere egin du.
Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen lau erronka nagusiez jardun du: hezkuntza, demografia, digitalizazioa eta Euskadi Basque Country nazioartekotze estrategia. Hala, gogora ekarri duenez, martxan jarri dira programen % 100a eta jakinarazi duenez 175 konpromiso eta 655 ekimen burutzen ari dira dagoeneko; guztira 3.268 jarduketa, Eusko Jaurlaritzako gardentasunaren Atarian argitara atereak.
Bestalde, 2020an langabezia % 10aren azpitik murrizteari dagokionez, Lehendakariak azpimarratu duenez, “positiboa da joera”. Horren haritik, azaldu du langabezia-tasa 3,3 puntu murriztu dela legealdiaren hasieratik; 2016an % 13,4an zegoen eta orain % 10,1ean. Eta gaineratu du handitu egin dela Gizarte Segurantzarako afiliazioa eta, kalkuluen arabera, 17.800 enplegu garbi sortuko direla aurten eta 13.200 datorren urtean. “Langabezia-tasa kalkulatutakoa baino urte bat lehenago kokatu daiteke % 10aren azpitik”, zehaztu du.
Lehendakariak bere jarduna amaitu du gogora ekarriz Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna dela berdintasunaren, bizikidetza pluralaren, demografiaren eta migrazioen erronka berriei aurre egitea eta haietan asmatzea.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25