Prentsa Aretoa

Berriak

2018/10/17

Iosu Udaeta Santisteban izango da Artzentaleseko EAJ-PNVk Enkarterrietako udalerri horretan gobernatzen jarraitzeko aukeratu duen zerrendaburua

“Ilusioa pizten duen proiektua daukagu, serioa eta zorrotza, eta gure helburu nagusia da lantalde sendoa eratzea, hurrengo urteotan sortuko diren arazoei erantzuna emango diena, pertsonak gure lehentasunen helburu bihurtuaz”, baieztatu du

rss Ezagutzera eman
Iosu Udaeta Santisteban izango da Artzentaleseko EAJ-PNVk Enkarterrietako udalerri horretan gobernatzen jarraitzeko aukeratu duen zerrendaburua

ARGAZKIA JAITSI

Artzentaleseko alkateorde Iosu Udaeta Santiesteban, izango da EAJ-PNVk herri honetan 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua, Enkarterrietako herri honetan egin zen Uri Batzarrean aukeratua izan ondoren. Udaetak eskertu nahi izan du “EAJ-PNVk nigan jarri duen konfiantza. Zerrendaburua izateko ardura hau harrotasun osoz hartuko dut eta nire alderdia ordezkatuko dut Alkatetzak EAJren ardurapean egoten jarrai dezan, lagun eta kide dudan José Ignacio Iglesiasek 28 urtetan egin duen bide zuzenetik jarraitzera begira”, gogoratu du.

EAJ-PNVko hautagaiak azpimarratu duenez “ilusioa pizten duen proiektua daukagu, serioa, zorrotza eta arduratsua, eta gure helburu nagusia da lantalde indartsua eratzea, hurrengo urteotan sortuko diren arazoei erantzuna emango diena, pertsonak gure lehentasunen helburu bihurtuz, gure herriko parte garelako eta beharrizan ezberdinei erantzuna emanaz eraiki behar dugulako”, baieztatu du. “Zubi bat eraiki behar dugu, herritarren eta Udalaren arteko harremana konfiantzazkoa izan dadin”, baieztatu du.

Iosu Udaeta Santiestebanek 48 urte ditu eta Artzentalesekoa da. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. Autonomoa da, esperientzia handia dauka arotzeria metalikoaren sektorean eta, gaur egun, familia enpresa txiki bateko bazkide-langilea da. “Geratzen zaidan denbora apurra Artzentales ingurutik ibili ohi naiz. Gainera, oso gustuko ditut gure inguruan ohikoak diren lanak egitea. Euskadiko herririk ederrena dela uste dut”, esan du harrotasunez Udaetak bere herriaz hitz egiten duenean. Artzentaleseko ACAKE kultur elkarteko kidea ere bada. Talde hau herriko hainbat herritarrek osatua da eta ideia politikoak alde batera utzita Bizkaiko eskualde honetako ohiturak eta naturguneak berreskuratzeko proiektuak batzen ditu.