Prentsa Aretoa
Berriak
2018/10/22
Ortuzar: “2019ko Aurrekontuak negoziatzera sartu orduko, Espainiako gobernuak 2018ko konpromisoak bete beharko ditu”
EBBko presidenteak Bilduri eta Podemosi eskatu die indarrak batzea eta pentsioen hobekuntza Madrilen eskatzea, “pentsioen eskuduntza han dagoelako”
Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Espainiako gobernuari ohartarazi dio 2018an Euskadirekin hitzeman zituen konpromisoak bete beharko dituela EAJ-PNVrekin 2019ko Estatuko Aurrekontu orokorrak negoziatzeko asmoa baldin badu. “Horixe da gauzak egiteko dugun era: lehenengo eta behin hitzemandakoa bete behar da, eta ondoren hitz egingo dugu etorkizunaz”, baieztatu du Ortuzarrek Izpuran, EBBK bere asteleheneroko bilera egin duen Nafarroa Behereko herrian, Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Adierazpena izenpetu ondoren.
Ortuzarrek aitortu du Pedro Sánchezen Kabinetetik deia jaso ondoren, EAJ-PNVko ordezkariak aste honetan bertan Estatuko gobernuarekin lehen bilera bat izango dutela “aurreikuspen ekonomikoak lehen eskutik ezagutzeko”. Jeltzaleen buruak argi utzi nahi izan duenez “Madrilen edozein negoziaketa hasi baino lehen, eskatuko duguna eta exijituko duguna izango da iaztik hartutako konpromiso guztiak betetzea. Akordio horien betepena guk nahi baino geldoago doa eta, beraz, 2019koak seriotan negoziatu baino lehen 2018koa bete beharra dago”. Ortuzarrek ez dio bere buruari eperik zehaztu “ Espainiako gobernuak Aurrekontuen aurreproiektua aurkeztu gabe duela gogoan”, hori azaroaren amaieran egingo duelako. Une honetan dagoena da Exekutibo sozialistak Posemosekin adostu duen akordioa eta Aurrekontuarena baino gehiago “legealdirako itunaren” antza hartzen dio Ortuzarrek. “Begirune osoz hartzen ditugu Espainiako gobernuak Podemosekoekin adostu dituen akordioak, baina gure negoziaketa `euskal agendaren´ ingurukoa izango da, iaz ezarri genituen lehentasunekin, horiek bete behar direlako, eta lehentasun berriekin, etorkizunera begira mahai gainean jarriko ditugunekin”.
Jeltzaleen buruak era berean ekarri ditu gogora Euskadiko Aurrekontuen negoziaketa. “Hiru aukera daude eta momentuz ez dugu bakar bat ere baztertzen”, baieztatu du egoeraren analisia partekatu baino lehen. “PP oso ezkor agertu da orain arte, baina atea ez du behin betiko itxi. Eta mahai gainean ere baditugu Podemosen eta Bilduren proposamenak. Bietan daude gainezka egiten duten eskariak, Euskadiko Aurrekontuetatik eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenetatik kanpo daudenak, pentsioen kasuan esate baterako, Madrilen planteatu beharko liratekeen erreklamazioak egiten zaizkigularik”. Gauzak horrela, EBBko buruak era berean iragarri du EAJ-PNVk Podemosi eta Bilduri Madrilera joatea proposatuko diela pentsioen inguruko akordio horiek Madrilen bertan eskatzeko, eskuduntza han dagoelako eta ez Euskadin, “guk ez ditugulako pentsioak kudeatzen”. “Gure ardurakoa den guztietan, prest gaude hitz egiteko eta Euskadirentzako akordiorik onena bilatzeko, oraingoa moduko une garrantzitsuan Aurrekontu batzuek krisitik behin betiko irteten lagundu ahal digutelako”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25