Prentsa Aretoa
Berriak
2018/11/26
María Dolores Etxano izango da EAJ-PNVk Ondarroan aurkeztuko duen alkategaia
“Parte-hartzea eta elkarrizketa indartu behar ditugu, herritarren bizitza kalitatea hobetzeko eta etorkizunerako estrategikoak diren proiektuetan adostasunak lortzeko”, baieztatu du hautagaiak
María Dolores Etxano Varela izango da maiatzeko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk Ondarroan aurkeztuko duen alkategaia. Udalean Alderdiko bozeramailea dena joan den ostiralean egindako batzarrean aukeratu zuten, aho batez, herriko alderdikideek. “Pozik hartzen dut erantzukizun handi hau; ilusioa pizteko proiektua eta taldea osatuko dugu. Udal ireki bat nahi dugu, Udala eta ondarrutarren arteko hartu-emana erraztuko duena, parte-hartze eta elkarrizketarako esparru berriak zabalduko duena, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta etorkizunerako estrategikoak diren proiektuetan adostasunak lortzeko helburu bakarrarekin”.
Kirola eta batez ere goizetan Ondarroan korrika egitea gustuko duen Etxanok esperientzia handia dauka Udalean, azken lau urteotan zinegotzi delako, EAJ-PNV taldeko buru, eta Langileria, Ogasuna eta Berdintasun arloetan bozeramaile. 1999tik 2003ra bitartean ere zinegotzi izan zen oposizioan, eta 2003tik 2007ra, EAJ Gobernuan izan zen legealdian, alkateordea eta Udal Antolakuntza, Langileria eta Berdintasuneko arduraduna, eta baita Gobernu tokiko eta Lea Artibaiko Mankomunitateko ordezkari ere.
Kaminaldeko mendi jausiak Udala egoera ekonomiko kezkagarrian laga du, baina Udalaren antolakuntzaren eta premien argazkia ere kezkagarria dela erakutsi du. “Gure konpromisoa antolaketa eta planifikazioa hobetzea ere izango da, koordinazioan eta kolaborazioan alderdi ezberdinekin, herritarrekin, taldeekin, elkarteekin eta gainontzeko beste administrazioekin.
Datozen urteei begira, Herriko Plan Orokorra berrizteko prozesuan, “etorkizuneko Ondarroa marraztu behar dugu, Alde Zaharreko premia bereziak eta baita kaleetakoak ere betez: aparkalekuak, etxebizitzak, parkeak, portua...”. Herriko ekonomia berpizteko, lonja berria aprobetxatuz, gainontzeko aldaketen motorrak aztertzeko konpromisoa hartu du. “Portua berrantolatu eta erabilera gehiago izateko eta inbertsioak eta enplegua sortzen duten proiektuak bultzatuko ditugu”. Hurreko merkataritza ere indartu behar da herri bizia eta bizitzeko herria behar dugulako, herri garbia, herritar guztiok gustura bizitzeko modukoa, baita kultura, kirola eta hezkuntza aldetik be, horretarako taldeekin elkarlana sustatuz”. Inor baztertuta laga barik, gizarte politikak indartuko dira; “eta konpromiso pertsonala, emakume eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko behar diren politikak aurrera eramatea”.
Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa zientzietan lizentziatua den 50 urteko ondarrutarra senataria da 2015etik hona Madrilgo Gorteetan, Euzko Abertzaleak EAJ-PNV taldeko Ekonomia, Berdintasun eta Funtzio Publikoko gaietako bozeramailea izanik. Arlo politikotik kanpo ere lan esperientzia luzea dauka, eta banketxean, kontserba fabrikan eta administrazioa publikoan ere egin du lan, Bizkaiko Tutoretza erakundean, beti bere ikasketekin lotutako arloetan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25