Prentsa Aretoa
Berriak
2018/12/18
Bizkai Buru Batzarrak Lekeitio eta Eako batzokietan agertu diren pintadak gaitzetsi ditu
Enegarren aldia da EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak “denboraz, lekuz eta ulermenetik kanpo” dauden mehatxuak salatzera irten behar izan dela
Enegarren aldia da Bizkai Buru Batzarrak herrialde honetako batzoki batean egin diren pintadak gaitzestera irten behar izan dela. Oraingo honetan, Lekeitio eta Eako batzokietan izan dira eta herri hauetako hainbat kaleri gertatu zaien moduan, pintadekin agertu dira herritarren artean haserrea eta gatazka eragiteko helburu bakarrarekin. Hainbat ezezagunek batzokietako fatxadetan idatzi dituzte mehatxu egiteko ondorengo mezuak “PNV zipaio”, "PNV hiltzaile", “zipaioak hormara” edo “kontuz ibili zipaio”, den-denak diana barruan idatzita. Halako jarduerak denboraz, lekuz eta ulermenetik kanpo daude, eta ez diote laguntzen ez elkarbizitzari ezta ezberdinen artean eman behar den errespetuari ere.
Bizkai Buru Batzarrak, EAJ-PNVren izenean, Ertzaintzari adierazi nahi dio bere babes eta konpromiso osoa. Ertzaintza polizia integral eta demokratikoa da eta baita gure autogobernuaren parte garrantzitsua ere. Halako mehatxuak erabat onartezinak dira era bereziki orain, 2018 urtea amaitzeko egun batzuk falta direla, sekula bizi beharko ez genituzkeen halako jarduerak gizarte honek erabat baztertu dituenean.
Halako ekintzek agerian uzten dute oraindik badaudela halako bide antzuak beren probetxurako baliatzen jarraitu nahi dutenak. Baina ez dira konturatu hiritargoak,suntsitu beharrean, eraiki nahi duela;iraindu beharrean, hitz egin nahi duela; mespretxatu beharrean, errespetatu nahi duela. “Eraso horien egileei exijitu nahi diegu halako egintzei amaiera eman diezaietela, konponbidea eman beharrean, euskal hiritargoaren gehiengo nagusi batek amesten duen normaltasuna eragotzi baino ez dutelako egiten”, azpimarratu du Bizkai Buru Batzarrak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25