Prentsa Aretoa
Berriak
2019/01/10
Pedro Cenigaonaindia Badiola izango da Mendexako EAJ-PNVk 2019ko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako burua
Hautagaiak aditzera eman duenez “ahalegin handia eginez eta ideia berriekin lortuko dugu Mendexak bere bizimoduari eta herritarren ongizateari eustea”
Pedro Cenigaonaindia Badiola izango da Mendexako jeltzaleek 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendaburua. Lea-Artibaiko herri honen baitan egin den barne hauteskunde prozesu honen ondorioz, alderdikide jeltzaleek erabaki dute Cenigonaindia izango dela hauteskunde batzordeetan aurkeztuko dena Jesus Mª Anakabe Txakartegi alderdikidearen erreleboa hartzeko, azken honek 2011 urtetik hona Udala kudeatzeko ardura bere gain izan duelarik. “Jesus Anakabe alkateak berak eta bere lantaldeak eginiko lana abiapuntu ezin hobea da Mendexa aurrera eramaten jarraitzeko. Ahalegin handia eginez eta ideia berriekin lortuko dugu aurrera egitea Mendexak bere bizimodu onari eta herritarren ongizateari eutsi diezaion”.
Buruan darabiltzan proiektu guztiak zehazteko goizegi den arren, hautagai jeltzaleak bai esan du Karraspio hondartza egoera onenetan egotea nahi duela “baita aparkalekuak ere”. Era berean aurreratu du “hirigintza plan berri bat eta landa guneetarako beste plan bat izango direla legealdirako ezarri diren lehentasunetako bi, gimnasioa eta tirolina mantentzeko lanez gain”, azaldu du Cenigaonaindiak.
Zerrendaburuak lehenetsi beharreko jotzen ditu herriko bideak zaintzea, bisitariak erakartzen laguntzen dutelako. “Gauzatu nahi dugun beste egitasmo bat da etxebizitza berriak eraikitzea, hirigintza plan berriaren arabera, betiere. Horrela, gure herriko gazteak Mendexan biziko dira eta, aldi berean, gazteentzako zerbitzuak eta prestazioak ugaritu ahal izango dira eta herrien bizimodurako horren garrantzitsu diren gazteei lagundu”.
Pedro Cenigaonaindia Badiolak 65 urte ditu, ezkondua da eta bi alaba eta seme baten aita da. Merkataritza ontzietako kapitaina izan da eta irakurtzea du gustuko “bereziki itsasoko gaiei buruzko liburuak”, itsasoko gizonei gertatzen zaien bezala. Mendexaz hitz egiterakoan nabarmendu nahi izan du bere “lasaitasuna”, baina baita “gure herrian ditugun paisaia ikusgarriak, non itsasoak eta mendiek modu paregabean bat egiten duten”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25