Prentsa Aretoa
Berriak
2019/02/18
Mikel Bilbao Ruiz izango da EAJ-PNVk Mundakan aurkeztuko duen zerrendaburua
Hautagaiak inbertsio berriak proposatzen ditu herriko hainbat gunetako irisgarritasuna hobetzeko, eta “tradizioa eta modernotasuna” uztartzeari ekingo diola esan du
Mikel Bilbao Ruiz izango da, lehen aldiz, Mundakako EAJ-PNVren zerrendaburua, hurrengo udal hauteskundeetan, eta aukeraketa onartu du “erronka eta erantzukizun” handia dela gogoan. Bilbaok Aitor Egurrolaren lekukoa hartu du eta azken urteotan egin duen lana eskertu dio oraingo alkateari. “Gaur egungo udal taldeak azken urteotan egin duen lana benetan bikaina izan da, baina Mundaka handi egiten jarraitu nahi dugu”.
Bilbaok herriko azpiegiturak optimizatu nahi ditu, guneak egokitu eta zerbitzuak hobetu nahi ditu. “Jarraipena eman nahi diegu Mundakako nagusi eta gazteen eguneroko bizimodua hobetzen lagunduko duten proiektuei, eta inbertsio berriak planteatu nahi ditugu herri osoko eta gune ezberdinetako irisgarritasuna hobetzeko, tradizioa eta modernotasuna uztartuz”.
Mikel Bilbao Ruizek 38 urte ditu, ezkonduta dago eta mutiko baten aita da. Alkategai jeltzalea Arkitekturan lizentziatu zen eta gaur egun lan egiten du Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Kirolzalea da “oso gustuko dut futbitoan aritzea eta Mundakako euskal dantzak Egunsenti taldeko kidea naiz”. Zerrendaburuak bere herria maite du: “Mundakan ditugun bakea eta lasaitasuna eta naturarekin daukagun harmonia ez dira erraz azaltzen; zoragarria da. Hobetu ezin den bizitza kalitatea daukagu, naturaz inguratuta eta giro erlaxatuan bizi gara. Mundaka ez nuke ezergatik aldatuko”. Gazte honen beste bi pasio dira diseinua eta informatika, eta aukera duen guztietan aprobetxatzen du familiarekin eta lagunekin Talara edo Txorrokopuntara joateko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25