Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/03/11

Erruki Goiriena Irastorzak ilusioa berreskuratzen lagundu eta Sukarrietaren nortasun propioa indartu nahi du

Kostaldeko herri honetako EAJ-PNVren alkategaiak uste du ezinbestekoa dela legez ezarrita dauden bide guztiak baliatzen jarraitzea udalerriaren integritatea eta historia defendatze aldera

rss Ezagutzera eman
Erruki Goiriena Irastorzak ilusioa berreskuratzen lagundu eta Sukarrietaren nortasun propioa indartu nahi du

ARGAZKIA JAITSI

Erruki Goiriena Irastorza izango da EAJ-PNVk maiatzeko udal-hauteskundeetara Sukarrietan aukeztuko duen zerrendako burua. Lehen aldiz izango da bere herriko alkategaia eta erronka berriari ekin nahi dio “erantzukizun handiz” eta bere lehentasun nagusia izango da ilusioa berreskuratzea eta herri nortasuna indartzea. Era berean, funtsezko jotzen du, “legez ezarrita dauden bide guztiak baliatzen jarraitzea udalerriaren integritatea eta historia defendatzen jarraitzea”.

Goiriena Peru Sainz Vizcaya alkatea zendu zenetik da Udalaren buru eta balioetsi nahi izan ditu azken urteotan egin diren lanak. Erabilera anitzerako gela edo Gazte Lokala, Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) berrikusketaren hasiera eta “jada errealitatea den” ibilbide osasungarria zerrendatu ditu. Halaber, Gautegiz-Arteagako Udalarekin eta Herri Lan sailarekin egiten ari dira Kanalako trafikoa arintzeko lanak” gehitu tu.

Etorkizunera begira, Goirienak herriko azpiegiturak optimizatu eta zerbitzuak hobetu nahi ditu. “Jarraipena eman nahi diegu Sukarrietako herritarren bizimodua hobetzen lagunduko diguten proiektuei eta inbertsio berriak aurkeztu nahi ditugu herriaren eta gune publikoen irisgarritasuna hobetzera begira”. “Legealdi honetan udalerria gero eta adeitsuagoa, atseginagoa eta garbiagoa izan dadin lan egiten jarraitu nahi dugu”. Aurreratzen duenez, “hurrengo lau urteotan egin daitezkeen proiektu batzuk ditugu. Honek denak ekarriko du Sukarrietako ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzea, eta herritarrek hala egiaztatuko dute beren eguneroko bizimoduan”. Nabarmendu beharreko proiektu gisa aurkeztu du gune publiko estalia egitea “Sukarrietako herritarrek, euria egiten duenean ere, kaleaz goza dezaten”.

Erruki Goiriena Irastorza ezkonduta dago eta alaba bat dauka. Animali zalea da eta biziki maite du paseoan irtetea eta lagun arteko bazkal ondoan sortzen diren solasaldiak. “Sukarrietak ematen dituen lasaitasuna eta baretasuna dira diruarekin ordaindu ezin diren gauzak”, baieztatu du.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018