Prentsa Aretoa
Berriak
2019/03/24
Itxaso Atutxak baieztatu du EAJ-PNVk erabakigarri izaten jarraituko duela Txorierrin, Bizkaian, Madrilen eta Bruselan
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan aurkeztuko diren hautagaitzak aurkezteko ekitaldian, BBBko presidenteak aldarrikatu du EAJ-PNVri emaniko boto bakoitzak esan nahi duela “behar den lekuan euskal hiritargoaren interesak defendatuko direla”
“Euzko Alderdi Jeltzaleak eraginkor izaten jarraituko du Txorierrin, Bizkaian, Madrilen eta Bruselan”, esan du konbentzituta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak gaur, Zamudion, maiatzaren 26ko udal eta foru hauteskundeetan eskualdeko udalerrietan aurkeztuko diren hautagaitzak ezagutarazteko egin den ekitaldian. Zentzu berean azaldu du EAJ-PNVren aldeko botoak dakarrela “euskal hiritargoaren interesak behar den tokian defendatuko direla bermatzea, gu garelako gure herrian eta gure herritarrengan soilik pentsatzen jarraitzen duen alderdi bakarra, Txorierriren alde eginez ,Bizkaiaren eta Euskadi osoaren alde“.
“Nork eramango du eskualdeko ahotsa Madrilera edo Europara? Erantzun bat baino ez dago: alkate hauek Kongresu eta Senatuko taldeekin batera eta, jakina, Izaskun Bilbao Barandicarekin, Bruselan”, gaineratu du. “Gu gara berme bakarra; orain arte erakutsi dugu eta egiten jarraituko dugu, mugitzen gaituen helburu bakarra delako herritarren zerbitzura egotea”, azaldu du. Horrela “hiritarren zerbitzura jartzen ditugu, Txorierrin ere, emakume-gizonik onenak, hautagaitzarik onenak… Konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna eskaintzen dugu”, azaldu du. “Lantalde sendo, batu eta zentratua aurkezten dizuegu, herri bakoitzerako proiektu bat duena. Jende prestatua, ilusioz beteta, entzute aktiboa egiten duena, elkarlanean, bat egiten duen jendea”, esan du eskualdeko udalerrietako zerrendaburu jeltzale guztiak izendatu baino lehen: Esther Apraiz (Derio), Aitziber Oliban (Erandio), Miguel Ángel Gaztelu (Larrabetzu), Jon Ander Aurrekoetxea (Lezama), Josu Andoni Begoña (Loiu), Xabier Zubiaur (Sondika) eta Zamudio (Igotz López).
HERRIZ HERRI, TXORIERRI HERRIGINTZAN
Txorierriko eskualdean ohikoa den bezala, udal hauteskundeetarako zerrendaburu guztiek hitz egin dute gaurko aurkezpen ekitaldian.
Miguel Ángel Gaztelu Larrabetzuko hautagai jeltzalea izan da hitz egiten lehena. Gaztelu gaur egun da EAJ-PNVren bozeramailea Larrabetzuko Udalean eta bere herrian EH Bilduk daraman “ezetzaren politika” deitoratu ondoren, gogora ekarri du EAJkoak “bestelakoak” direla. “Oposiziotik hitzez-hitz jarraitu dugu ‘EAJ eredua’, lan gogorra eta proposamen zentzudunak eginez”, eta horri esker “lortu dugu herrigunean aparkaleku bat eraikitzea, bideak konpontzea eta udal txokoa, besteak beste; baina hori ez da nahikoa. ‘Prest’ gaude gobernatzeko; gu gara alternatiba bakarra”, baieztatu du.
Hitz egiten hurrengoa izan da Jon Ander Aurrekoetxea, Lezamako alkate eta berrautaketarako hautagaia. Azaldu duenez “2015ean hitzeman genuena bete dugu” eta, horrez gain, “beharrezko jo ditugun beste jarduera batzuk garatu ditugu”. Hurrengo legealdira begira, Aurrekoetxeak proposatzen du “umeen jolasguneren bat estaltzea, euria denean familiek aisia-gune egokia izan dezaten”, eta “herri seguruagoa egitea, adeitsua eta jasangarria, beste jardueren artean puntu beltzak ezabatzen saiatuz eta berdintasuna bultzatuz”.
Ondoren hitz egin du Esther Apraiz Derioko alkate eta udal hauteskundeetarako zerrendaburuak. Apraizek balioetsi du agintaldi honetan egin den lana (Euskal Herria kalea, futbol zelaia goitik behera eraberritu izana, zerbitzuak eta kirol instalazioak hobetu izana…) eta esan du aukeratua bada ildo beretik jarraituko duela. “Hori dena egingo dut konpromiso irmoa hartu duen lantaldearen laguntzarekin, ilusioz beteta daude denak Deriok etorkizunera begira izango dituen erronkei aurre egin ahal izateko, enplegu aukera berriak sortuz, ume eta gazteentzako aisiarako proiektua diseinatuz, herritarrei behar dutena ematen jarraituz, herritarrekin eurekin elkarlanean eta gure elkarteen babesarekin”, aurreratu du.
Josu Andoni Begoña Loiuko alkate eta berrautaketarako hautagaiak balioetsi du bere herrian ere EAJ-PNV mugiarazten duen konpromiso irmoa “gure herriaren sustraiak eta gure herrikideen ametsak defendatzeko, Loiu hazi araztera begira. Horiek dira gure nortasun ikurrak. Lana, gure buruarekin zorrotzak izatea eta erantzukizuna”, azaldu du. “Zereginean erne eta tinko jarraituko dugu… hiritarren eskariak jasoko ditugu, Loiuko garraioak bultzatzeko, Etxebizitza Plan berria ezartzeko, langabezia tasa beheratzeko, Antzokia, gimnasioa eta udal igeritokiak eraikitzeko”, hitzeman du.
Aitziber Oliban aurkeztuko da Erandion Joseba Goikouriak Alkatetzan utziko duen aginte makila bere gain hartzeko. Zerrendaburuak aurreratu duenez “Erandio garbiagoa eta politagoa” egiteko lana egingo dute “pertsonek lanpostua lortzerik izan dezaten, dagozkien gizarte laguntzak jasotzerik izan dezaten eta enpresek Erandion ezartzeko lurra izan dezaten”. Zentzu berean esan du gazteak direla udalerriaren “etorkizuna”. “Aisiarako alternatibak sustatuko ditugu, martxan jarriko ditugu programa eta kirol instalazio berriak eta nerabeentzako topaguneak “.
Xabier Zubiaur sondikoztarra izan da hurrengoa. Gaurko alkateak esan duenez “orain arte eginiko bide beretik jarraituko dugu: proiektuak garatuz baina diru publikoarekin oso zorrotzak izanez”, Horrela aipatu ditu hurrengo agintaldian garatu nahiko lituzkeen jardueretako batzuk, “Esate baterako, gure umeek jolasgune estalia izango dute, gazteek ikasketa gela, adineko pertsonek komun publiko berria eta herritar guztiek argiteria hobea izango dute herrigune guztietan, ingurumena errespetatuko duen argi-sistema, hain zuzen”.
Hitz egiten azkena izan da Igotz López Zamudioko alkate eta berrautaketarako hautagaia. Azaldu duenez “egin ditugun proiektu guztiak eta aurrera atera nahi ditugunak dira Zamudioko herritarrek eurek adierazitako beharrizanetatik, ideietatik, kezka eta proposamenetatik heldu zaizkigunak”, hori da gure proposamenen benetako indarra, zuen proposamenak izan direlako”, esan du esker onez. Halaber, ez du ahaztu nahi izan elkarlanean eginiko lana. Hala aldarrikatu du Txorierriko eskualdean EAJren ardurapean dauden gobernu taldeetan eta udal taldeetan ematen diren elkar ulertzea, elkartasuna eta talde-lana”. “Herri ezberdinak izanez, elkarren artean gure herrikideen alde eginiko lanean sinesten dugu; hori da indartzen gaituen zerbait. Eta horrela jarraitzen badugu, nork geldituko gaitu?”, galdetu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25