Prentsa Aretoa
Berriak
2019/04/04
Martin Sagasti Zabala izango da EAJ-PNVk Muxikan aurkeztuko duen alkategaia
Zerrenda buru jeltzalearen hitzetan, “auzoetako bizi-kalitatea hobetu behar dugu: bizitzeko modukoak izan daitezela, erosotasunak, ekintzak edota loturak emanez”
Martin Sagasti Zabala izango da maiatzeko udal hauteskundeetan EAJ-PNVk Muxikan aurkeztuko duen alkategaia. Udalerri zabal eta sakabanatua izanik, bere lehentasunetako bat izango da “auzoetako bizi-kalitatea hobetzea: bizitzeko modukoak izan daitezela, erosotasunak, ekintzak edota loturak emanez”. Zehatzago, Kurtzeroa berrantolatzeko azterketa bat egitea ezinbestekotzat jo du, “hango segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko eta urek gainezka egiteko arriskua gutxitzeko. Beharrezkoa izango da erakunde desberdinak inplikatzea”.
Ibarrurin duela 58 urte jaioa, Ingeniari Industrial hau Bilboko Euskalduna Jauregiko zuzendari teknikoa da 1999an zabaldu zenetik. Deustuko Unibertsitateko INSIDEn Enpresen Administrazioan Masterduna, IDOM Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresan ere lan egin zuen 1987tik 1999ra. Afizioak adierazterakoan, desberdindu egiten du ikusle moduan dituenak, Athleticeko bazkide moduan San Mamesera joatea bezala, eta praktikatzen dituenen artean, gehien atsegin duena mendietatik ibiltzea izanik, batez ere Ibarrurin eta Gautegiz-Arteagan. Azken herri honetakoa da bere emaztea, eta berarekin bi seme ditu.
Lehen aldiz aurkezten du bere burua kargu publiko baterako. “Erantzukizun handia da, horregatik nire aldetik dudan guztia ipiniko dut niganako konfiantza ipini dutenek espero duten maila emateko”. Politikarako jauzi hau ematen “animatu nau herriko jendeari ikusten diodan harrotasun eta pertenentzia sentimenduak, auzolanetan herria hobetzeko ipintzen duten gogoak; eta nik ere badut gogo hori”. Motibazio hau jeltzaleen hautagaien taldean ere antzeman du; “Jende prestatua da, proiektuak aurrera eramateko gogo handiarekin… Oso babestuta sentitzen naiz”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25