Prentsa Aretoa
Berriak
2019/04/14
Damián Agirremota Pujana izango da Areatzako EAJ-PNVren alkategaia
Hautagai jeltzalearen ustetan “beharrezko dugu gehiago inbertitzea kaleen garbiketan, lorategiak hobetzeko lanetan, bideetan… Zerbitzu moderno eta egokia eskaini behar dugu”
Damián Agirremota Pujana izango da Areatzako EAJ-PNVk maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako burua. Duela 15 urte amaren jaioterrira bizitzera joan zenetik, bertako bizitza sozialean integratu da eta 2007-2011 urte bitartean Udal Gobernuko kide izan zen. Aurrekontuen arduraduna izan zen eta, horrez gain, Areatzako ordezkari Arratiako Mankomunitatean.
Zinegotzia da gaur egungo legealdian eta lehen eskutik ezagutzen ditu udal kudeaketaren gabeziak. “Gehiago inbertitu behar da kaleen garbiketan, lorategietan, bideetan… Zerbitzu moderno eta egokia eskaini behar da”, nabarmendu du. Beste alde batetik deitoratu du igeritokietara sartzeko tasak igo direla eta kultur eta kirol taldeei ematen zaizkien diru laguntzak hobeto banatu beharra dagoela esan du. Garraio publikoa hobetzea eta herriko merkataritza sustatzea ere badira bere helburuetako bi. “Ilusio handiz eta lan egiteko gogoekin” ekin nahi dio erronkari eta Agirremotaren lantaldea osatzen dute esperientziadun pertsonek eta aurpegi berriek. “Herria ezagutzen dugu eta herriak ezagutzen gaitu; zintzotasuna,seriotasuna eta kriterioa eskaintzen ditugu; hitza ematen dakigun pertsonak gara”.
Duela 59 urte jaio zen Bilbon eta hango Udalean lan egin du hiru hamarkadatan. Duela lau urte bultzatu zuen Xake Bizi Areatza Kirol Kluba eta monitore lanaz aparte, lehiaketak antolatzen ditu. Ezkondua da eta bi alaba biki ditu eta denbora librea ere gozatzen du “lagun artean mahai baten inguruan”.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















