Prentsa Aretoa

Berriak

2019/04/19

EAJ hauteskunde eztabaidetatik baztertua izan dela kritikatu du Aitor Estebanek: "Beste behin ere, Espainiaz duten ikuskera hori inposatu dute"

Balmasedatik, hautagai jeltzaleak hauteskunde eztabaiden inguruan sortu den polemikaz esan du “benetan harrigarria” dela, eta salatu du Kataluniaz hitz egingo dela baina Kataluniako alderdiak kontuan izan gabe Halaber, Euskadi jaurtikitzeko armatzat ez erabiltzea exijitu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Aitor Estebanek, apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNVk Bizkaitik aurkeztuko duen zerrendako buruak, gaur kritikatu du azken aldi honetan hauteskunde eztabaiden inguruan egin den eztabaida, eta kritikatu du parlamentuan ordezkatuta dauden talde bi eztabaida horretatik kanpo utzi dituztela. “Eztabaidari buruzko eztabaida hori guztiz harrigarria da eta guk praktikatzen edo partekatzen ez dugun politikagintzaren isla ere bai”.

Esteban Balmasedan izan da gaur Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin eta BBBko presidente andrearekin, EAJ-PNVren beste hainbat herri ordezkarirekin batera, eta bertatik esan du estatuan ez dagoela “erregimen presidentzialistatik” eta, beraz, “EAJko hautagaiak Estatuko beste alderdietako hautagaiak bezain hautagaiak gara”. Estebanek ildo beretik salatu duenez “beste behin ere inposatu dute Espainiari buruz daukaten ikuskera”, Kongresuko beste taldeak kanpoan utzita . “Eskubide osoz parte hartu beharko genuke”, ezarri du.

Era berean eta “Kataluniaz hitz egingo da Kataluniako alderdirik gabe eta Euskadiz seguruenik ez da hitz egingo bertan EAJ egongo ez delako” baieztatu ondoren, hautagai jeltzaleak ohartarazpen bat egin du. “Euskadiz hitz egiten badute, asmo proposatzailearekin egitea exijitzen dugu, eta ez dezatela aurkariari jaurtikitzeko armatzat erabili. Ez dezatela ETAren komodina erabili eta ez dezatela hitz egin ustezko pribilejio, lagapen, Kuponazo eta abarrei buruz. Azken finean, Euskadi ez dezatela Euskadiren izen ona zikintzeko erabili” .

“Apirilaren 28an erabakiko dena da eraginkorra nor izango ote den Euskadiren ikuskera Madrilen defendatzeko. Hori da jokoan izango duguna: herri gisa presente egotea ala ez, gure hiritargoari interesatzen zaizkion gaiak aztertzera begira”, esan du.

Estebanek gaineratu duenez “lau alderdi nagusiak hauteskunde eztabaidaz eztabaidatzen ari diren bitartean, proposamenak aurkeztu ditugu industriaz, pentsioez, azpiegiturez, lehen sektoreaz, berdintasunaz,…” eta gogoratu du apirilaren 28ko hauteskundeetan EAJ-PNV aurkeztuko dela 110 neurritik gora jasotzen dituen egitasmoarekin.