Prentsa Aretoa
Berriak
2019/05/10
Juan Mari Aburtok sare sozialetan eta juanmariaburto.eus webgunean abiarazitako kanpaina digital berriarekin aktibatu du Bilborako hauteskunde programa
Sare sozialetako kanpaina berri honen bitartez, Alkatetzarako hautagaiak presentzia zabala lortu nahi du kalean zein herritarren artean, eta horretarako, goizean antolatutako ekitaldien zuzeneko emanaldiekin batera, egun-egunero ikusentzunezko material berriak sartu eta kanal hauen erabiltzaileei zuzendutako mezuak argitaratuko dira
2019.05.10 Juan Mari Aburto - Hautagaia sareetan
MINTZALDIA - 2019/05/10
“Bilboko udal hauteskunde-kanpaina hau azken urteotako digitalena, aktiboena eta modernoena izango da”. Halaxe iragarri du gaur Juan Mari Aburto EAJ-PNVren Bilboko Alkatetzarako hautagaiak formatu digitaleko Hauteskunde Programaren aurkezpenean. Sare sozialetako kanpaina berri honen bitartez, Aburtok presentzia zabala lortu nahi du kalean zein herritarren artean, eta horretarako, goizean antolatutako ekitaldien zuzeneko emanaldiekin batera, egun-egunero ikusentzunezko material berriak sartu eta kanal hauen erabiltzaileei zuzendutako mezuak argitaratuko dira.
"Gauzak ondo egiteko eta jendearengana ahoz aho eta belarriz belarri iristeko erabiltzen dugun ohiko jardunbidean sinesten dugu, eta 80 orrialde inguruko edukia duen hauteskunde-programa tarteko, teknologia berrietan ere sinesten dugu, eta garrantzi handikoa iruditzen zaigu teknologia berriak, sare sozialak eta euskarri eta bitarteko digitalak erabiltzea, Alderdi modernoa garelako", adierazi du.
Egun-egunero, Bilboko EAJ-PNVk eta alderdiaren uri erakundeek kanpainako edukiak esekiko dituzte Facebooken, Twitteren, Instagramen eta Youtuben. Juan Mari Aburtok, sare horien ohiko erabiltzailea den aldetik, argi utzi du haren sare sozialetan ere eduki horiek ikusi ahal izango direla, eta berritasun bezala iragarri du “maiatzaren 26ra arte, bideobloga edo kanpainaren egunerokoa landuko dudala”.
Gainera, gaurdanik, kanpainarik lehenengo egunaz geroztik, www.juanmariaburto.eus webgunea ere kontsultatu ahal izango da. Bertan, Aburto hautagaiari buruzko informazio zabalaz gain, bere lantalde eta hauteskunde-programari buruzko informazioa ere eskuratu ahal izango da, honela banatuta: “10 konpromisoak, 10 jarduera-ildo estrategikoak, datozen urteotatako 10 proiektu estrategikoak eta Bilboko auzoetan gauzatu beharreko 100 jarduketa baino gehiago, kanpainako agendaren arabera landuko ditugun ikusentzunezko materialez eta eguneroko jarraipenaz gain”.
Atxikimenduzko 70 bideo
Gaurko ekitaldian, halaber, hauteskunde-kanpainan sareetan ikusgai izango diren bi bideo mota aurkeztu dira. Alde batetik, Juan Mari Aburtoren bideoa, pertsonalagoa eta intimoagoa. “Bertan, lehenengo pertsonan gogoratu dut, emozio osoz, zer izan den eta zer den niretzat Bilboko Alkatea izatea, eta jendearekiko harreman zuzena Bilboko auzoetan zehar egindako joan-etorrietan, betiere koaderno gorria aldean dudala, jendearen kezkak desioak eta asmo eta ideia onak jasotzeko”, esan du.
Eta bestetik, pertsona ospetsuek grabatutako atxikimenduzko 70 bideo, Urkullu Lehendakaria, Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxa tarteko direla, baita Unai Rementeria eta Ana Otadui bezalako kargu instituzionalak, Ibon Areso eta Josu Ortuondo alkate ohiak eta askotariko lagunak eta pertsona anonimoak nahiz ezagunak ere, Javier Clemente, kasu. Hautagai jeltzaleak argitu duenez, “pertsona horiek guztiek hitzak eta irudiak dituzten kuboak daukazte eskuetan eta kubo horiek Bilboko kaleetan agertuko dira kanpainan zehar”.
Azkenik, Aburtok gonbidapena luzatu die sare hauen erabiltzaileei “gure edukiak partekatzeko, atsegin dituztela adierazi edo iruzkinak sartzeko eta, webgunearen bitartez, gure programa hobeto ezagutzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25