Prentsa Aretoa
Berriak
2019/05/20
Unai Rementeriak ‘Herri txiki, aukera handi‘ egitasmoa bultzatuko du Bizkaiko herri guztietan zerbitzu publiko berberak jasotzeko aukera izan dezaten
Proiektu pilotu bat da, hasiera batean Arratian eta Mungialdean garatuko dena, eta erantzun nahi dio EAJ-PNVk Herrialde mailan daukan asmoari, pertsona guztiak eta udalerri guztiak “lehen mailakoak” izan daitezen
2019.05.21 Unai Rementeria - 'Herri txiki, aukera handi'
MINTZALDIA - 2019/05/20
“Hemen lehen mailako pertsonak eta herriak daude, abiadura bakar bat dago”. Esaldi honekin, EAJ-PNVk Bizkaiko ahaldun nagusirako aurkezten duen hautagai Unai Rementeriak laburbildu du Bizkaian garatu nahi duen egitasmoaren ekimenetako baten filosofia. ‘Herri txiki, aukera handi’ izeneko egitasmoaren bidez bultzatuko da herrialdeko udalerri guztiek zerbitzu publiko berberak jasotzeko aukera izatea, mugikortasun, aisia, kultura eta kirolarekin zerikusia dutenak zein interneten sarbideari dagozkionak.
Programa hau abian jarriko da Mungialdean eta Arratian hasiko diren esperientzia pilotu bien bidez, eta hasiera batean zerbitzuen katalogo bat egingo da ikusteko eskualde hauetako udalerrietako bakoitzak zeintzuk dituen eta zein ez, hau da, herri bakoitzaren gabeziak. Hurrengo urratsa izango litzateke ikustea nola egin daitekeen denon artean elkarlanean aritzeko eta inork bere herritik irten beharrik izan ez dezan zerbitzu zehatz bat ez duelako.
“Proiektu honen helburua da Aldundiaren eta udalen indarrak batzea”, adierazi du hautagai jeltzaleak, eta era berean nabarmendu du foru erakundea azken lau urteotan udaletatik hurbil egon dela, hori ere delarik “pertsonengandik hurbil egotea”. Horren adibide gisa esan du duela lau urte Bizkaian bost udal zeudela oso egoera ekonomiko delikatuan eta gaur egun bakar bat ere ez dagoela halako egoera batean; Bizkaiko udalen ‘per cápita’ zorra Estatuko baxuena dela eta Udalkutxa funtsa, herrialdeko udal guztien artean banatzen dena, ia %20 igo dela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25