Prentsa Aretoa

Berriak

2019/06/03

Klimaren aldaketa, eredu soziala eta lehiakortasuna, Europako hurrengo legealdirako gakoak Izaskun Bilbaoren aburuz

Europako Parlamentuko diputatuak Radio Euskadin laburbildu ditu Europako iragan hauteskundeek utzi duten emaitza, Bilbaoren esanetan “oso arrakastatsuak” izan direnak

rss Ezagutzera eman
Klimaren aldaketa, eredu soziala eta lehiakortasuna, Europako hurrengo legealdirako gakoak Izaskun Bilbaoren aburuz

ARGAZKIA JAITSI

Izaskun Bilbao Barandicak gaur azpimarratu du lehiakortasunaren eta berrindustrializazioaren aldeko Europako ituna sustatu beharra, eredu sozialaren garapena eta kima aldaketari aurre egiteko politikak izango direla uztailaren 2an Europako Parlamentuak hasiko duen legealdi berrirako gako nagusiak. Hiru gai horiek ere, Europako diputatu izendatu berriaren esanetan, EAJk Europarako aurreikusten duen euskal agendan jasotzen dira.

ALDE taldeko presidenteorde andreak Radio Euskadiko Boulevard saioan aztertu diru Europan egin berri diren hauteskundeen emaitzak, bere esanetan “arrakastatsuak” izan direnak. Ildo beretik baloratu du hauteskundeetan “politikagintzan aritzeko modu bat” baloratu dela eta iragarri du EAJ-PNV alderdia integratuta dagoen taldea, liberal eta demokraten aliantza, gehiengo alternatiboa osatzen saiatuko dela orain arte Europako erakundeak gobernatu dituen popularren eta sozialisten aliantzari aurre egiteko. Zentzu berean nabarmendu duenez “gure alde egon daitekeen eurodiputatu kopuru zehatza ezagutu ondoren, negoziaketetan hasiko gara ahalik eta aliantzarik zabalena eratzeko politikagintzan aritzeko bestelako modu bat sustatzera begira eta bestelako politikak sustatzeko”. Zentzu honetan, beste batzuen artean aipatu ditu sozialistak eta berdeak.

Izaskun Bilbao Barandicak era berean gaitzetsi du iragan astean Bruselan gertatu zen gertakaria Euroganberako presidenteak Carlos Puigdemont eta Toni Comíni eragotzi zienean Europako diputatu berriei burokrazia arintze aldera gomendatzen zaizkien izapideak betetzea. Bilbao Barandicak esan du Euroganberako presidenteak gauzak “oso txarto” egin dituela horrela. Nabarmendu du parte baten alde jarri dela eta deitoratu du Europako diputatuei eragiten dieten erabaki horiek “ karguaz jabetu baino lehen egin beharreko izapideak egin ditugunoi jakinarazi ez izana. Egunkarietan agertutakoarekin jakin dugu. Bihar parlamentura iristen naizenean ez dakit iragan astean eman ziguten akreditazioa erabili ahal izango dudan”. Amaitzeko nabarmendu duenez Espainiako hautetsi guztien aurre-akreditazioak baliogabetzea diskriminazio bat da beste estatu kide batzuetako diputatuei ematen zaienarekin alderatuta, eta hori Batatasuneko legeriak argi eta garbi debekatzen du.

Diputatu jeltzalea, azken Hauteskundeetan berratutatua izan dena, era berean mintzatu da bertako politikaz. Ildo horretatik adierazi du EAJ-PNV/PSOE itunen alde dagoela “azken Hauteskunde hauen ondoren berrindartuta geratu direlako”. Era berean adierazi du EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldearen inguruan eginikoek ekarri dutela aldez aurretik zegoen ituna haustea Estatutua eraberritzeko akordio transbertsala lortzen saiatzeko adostu zena.