Prentsa Aretoa
Berriak
2019/07/22
EAJ-PNVk eta PSE-EEk oposizioko taldeei deitoratu diete Batzar Nagusietako batzarren funtzionamendua blokeatzen saiatu izana
Egin duten galdera da zeintzuk ote diren alderdi hauetako buruek Mahaietako Presidenteorde eta Idazkari izateari muzin egiteko arrazoiak
EAJ-PNVk eta PSE-EEk gaur deitoratu dute oposizioko taldeen aldetik Bizkaiko Batzar Nagusietako batzordeen funtzionamendua blokeatzen saiatu izana. Batzordeak gaur bertan eratu dira eta gobernuko taldeek galdetu dute zergatik ote den alderdi hauek ez dutela Mahaietako Presidenteorde eta Idazkari izan nahi.
Jeltzaleak eta sozialistak harri eta lur geratu dira gaur oposizioko taldeak Mahaietako tokietan izateko interesik erakutsi ez dutelako, bozketa guztietan blokean abstentzioa bozkatu dutelako eta, ondorioz, ez dutelako Presidenteorde edo Idazkari izateko interesik erakutsi.
Tamalgarri jo dute alderdi horietako ordezkariek legealdia horrela hasi nahi izatea, arestian esandako tokietan egoteko aukera zuten arren, eta ildo beretik gogoratu nahi izan dute Batzar Nagusietako Mahaiaren eraketan ez zutela berdin jardun, orduan bai erabaki baitzuten Mahaian parte hartzea.
Euzko Abertzaleak eta Euskadiko Sozialistak taldeetako ordezkariek azaldu dute gainerako alderdien jarrerak derrigortu dituztela toki bakoitza betetzeko hiru bozketa egin behar izatera, eta kritikatu dute oposiziokoen helburu bakarra dela EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiak kritikatzeko aitzakia erraz eta merkea bilatzea.
“Beren erantzukizuna onartu beharko dute eta Bizkaiko hiritargoari azaldu beharko diote zergatik egon diren batzordeen funtzionamendua blokeatzeko prest,eta beren abstentzioarekin zergatik erabaki duten Mahaietako kide ez izatea, beren eskuetan zegoelarik batzorde guztietako Presidenteordetza eta Idazkaritzetan izatea”, azaldu dute.
Bederatzi batzorde arrunt eta hiru iraunkor eratu dira gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako XI. legealdirako. Horietan guztietan aukeratu dira gaur Presidentea,Presidenteordea eta Idazkaria. Oposizioko hiru taldeen abstentzioak eragin du oposizioko ordezkariak horietako bakar batean ere ez izatea.
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















