Prentsa Aretoa
Berriak
2019/12/06
Esteban: “Agerikoa da Estatu ereduak porrot egin duela, premiazkoa da Euskadi eta Kataluniako lurralde auzia konpontzea”
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gaurko prentsa aurrekoan gogoratu du Espainiako Konstituzioa “Euskadiko erroldatutakoen %30ek” baino ez zuela babestu, eta baieztatu du euskal hiritargoa gaur egun 1978an bezain urrun sentitzen dela Konstituziotik, eta behar bada orduan baino urrunago
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
“1978ko Konstituzioa ez du euskal gizartearen gehiengo batek begi onez ikusten. Eta hori nahikoa izan beharko litzateke estatuko alderdi politikoek hausnarketa egin dezaten: zergatik konstituziotik horren urrun sentitzen garen taldeok euskal gizartearen gehiengoaren babesa jasotzen jarraitzen ote dugun? Agerikoa da Estatu ereduak porrot egin duela eta konpondu beharra dagoela, baina horretarako gauzak diren moduan ikusi eta onartu behar dira, nazio errealitateak ez direnetatik ezberdintzen jakin, eta berreraikitzen jakin, nazio aitortzan oinarri harturik, denboran iraungo duen formula bilatuz. Eta egin behar dena berehala egin behar da, gaurko ereduak ez baitu iraungo, irtenbide bat behar da Katalunian eta Euskadin dagoen lurralde auzia konpontzeko. Eta hori da Espainiako alderdi politikoek ulertu beharko luketena, Konstituzioarekin horren akritiko izan gabe eta finkatuta dagoela pentsatu gabe, orduko hura nahikoa ez zela ulertzen dugunok jaso dugun babesa ikusita”. Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko bozeramaileak ahotsa jarri dio gaur EAJ-PNV osoaren pentsamendu eta sentipenari 1978ko Espainiako Konstituzioaren 41. urteurrenean, talde jeltzaleak 2019 honetan ere ospatuko ez duen zerbait.
“Ez dugu 1978ko Espainiako Konstituzioa babesten Euskal Nazioa aitortzen ez zela ikusten genuelako eta Euskal Herriari konstituzioaren testuan ematen zitzaion eginkizuna egokia ez zelako. Abstentzioa bultzatu genuen eta Euskadin gizartearen gehiengoak babestu zuen: erreferendumean %30ek baino ez zuen Konstituzioa babestu”, azaldu du Estebanek eta gaineratu du egoera, hobetu beharrean, okertu egin dela harrezkero. “Testu hark izan zitzakeen aukerek balioa galdu dute. Alde batetik, Estatuko alderdi politiko gehienen aldetik eta Gobernuen aldetik, eskuzabaltasun handiagoarekin aplikatu beharko litzateke, eta ez bakarrik Konstituzioa, baizik eta berarekin batera zuzenean errotuta dauden legeak ere, eta Gernikako Estatutuaz ari naiz. Osorik bete gabe jarraitzen duen Estatutuaz hitz egiten jarraitu behar izateak asko esaten du Espainiako gobernuek Konstituzioari eman dioten interpretazioaz, legea bete beharraz bai hitz egiten dutelarik, zuzenean bete beharrean. Eta, beste alde batetik Auzitegi Konstituzionalaren aldetik ere, bere sententziekin testua mugatzen eta indargabetzea bilatu duelako. Gaur egun, Kataluniako Auzitegi Konstituzionalaren epaia ikusita, esan genezake ez daudela Autonomia Erkidegoen eskuduntza esklusiborik”, salatu du Estebanek. Horregatik da euskal gizartea erabat urrun sentitzen dela Euskadin Espainiako alderdi konstituzionalistek besterik ospatzen duten Konstituziotik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25