Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2020/04/27

Euskadin COVID-19ak kutsatutako hamar lagunetik ia zazpi sendatu egin dira edo alta emanda daude

10.000 laguni azterketak eginez euskal biztanleen immunitate-maila neurtzeko bi proiektuak abian jarri dira

rss Ezagutzera eman
Euskadin COVID-19ak kutsatutako hamar lagunetik ia zazpi sendatu egin dira edo alta emanda daude

ARGAZKIA JAITSI

Atzoko 20:00ak arte, Euskadin 97 positibo berri baieztatu ziren; hortaz, 14.412 kutsatu daude.

EGINDAKO AZTERKETAK

Euskadik, guztira, 83.288 PCR azterketa eta 31.626 Test Azkar egin ditu. Atzo, guztira, 3.038 test egin ziren.

EGOERA LURRALDE BAKOITZEAN

  • -ARABAn 3.624 kutsatu daude; horietatik 140 ospitaleratuak.
  • -BIZKAIAn 8.189 kutsatu daude; horietatik 415 ospitaleratuak.
  • -GIPUZKOAn 2.599 positibo daude; horietatik 161 ospitaleratuak. 

Hildakoak 11 dira; hortaz, COVID-19ak Euskadin 1.241 heriotza eragin ditu.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19az kutsatutako 716 lagun daude ospitaleratuak.

Sendatutako edo alta jaso duten pertsonak, berriz, 9.840 dira; baieztatutako kasu guztien % 68.

IMMUNITATEARI LOTUTAKO POPULAZIO AZTERKETAK

Osasun Sailburuak egin duen agerraldian ere aipatu du datozen asteotan Euskadin aldi berean gauzatuko diren bi ekimen jarri direla martxan, COVID-19aren aurrean euskal herritarren immunitate-mapa osatzeko.

Hala, baieztatu duenez, gaur goizean bertan Osakidetzako osasun-zentroetan Osasun Sailak sustatutako baheketa-planean aurreikusitako odol-ateratzeak egiten hasi dira, epidemiaren fase gogorrenean erakutsitako sintomengatik koronabirusa zutela diagnostikatutako pertsonen artean benetan zenbatek izan zuten gaixotasuna jakiteko eta, beraz, antigorputzak sortu dituzten zehazteko.  Guztira, klinikoki 4.147 lagun diagnostikatu zituzten COVID-19arekin, otsailaren 28tik apirilaren 15era arte.

Nekane Murga Sailburuak ezagutzera eman duenez, iragan asteazkenean Osasun Kontseilua gonbidapenak bidaltzen hasi zenetik martxoaren 17ra arte klinikoki diagnostikatutako pazienteekin harremanetan jartzera heldu dira. Kontuan izan behar da azterketak egin ahal izateko, kasua susmagarri gisa diagnostikatzen den unetik 40 egun igaro behar dutela.

Guztira, aurreneko hiru egun hauetan luzatutako gonbidapenen ondorioz jada 600 hitzordu baino gehiago ezarri dira Osakidetzako osasun-zentroetan odol-ateratzeak egiteko. Horietatik, gutxi gora behera, erdia Bizkaian, heren bat Araban, eta gainerakoa Gipuzkoan. Proportzionalki Araban hitzordu gehiago jarri dira, hain zuzen ere, hasieran lurralde honetan hauteman zirelako kasu gehienak. Baheketan parte hartzen duten guztiei euren azterketaren emaitza SMS bidez helduko zaie. 

Nekane Murgak baheketa honetan herritarren parte-hartzea goraipatu eta eskertu du. Izan bere, bertan parte hartzeko gonbidapena egin duten 10 deietatik 9tan baiezko erantzuna jaso dute. Parte hartuko ez dutenen artean, pertsona batzuekin ezin izan da harremanetan jarri, beste batzuei azterketa beste bide batetik egin diete eta beste batzuek azterketa egiteari uko egin diote. 

Aldi berean, beste behin ere herrialde honetako Osasun Kontseiluko profesionalak, bereziki, eta Lehen Mailako Arretakoak, oro har, informazio hori guztia biltzeko egiten ari diren lan bikaina azpimarratu du. Lan hori funtsezkoa da ikuspegi epidemiologikotik.

COVID19arekin sintomatologia bateragarria zuten pertsonei bereziki zuzendutako bahetze horretaz gain, gaur herritarrei oro har zuzendutako azterketa bat hasiko da egiten. Azterketa hori Carlos III Osasun Institutuak diseinatu eta Osasun Ministerioak sustatu du. Ministerioak Autonomia Erkidego guztietarako protokoloak osatzen dituen bitartean, Osasun Saila eta Osakidetza jada prest daude seroprebalentziako azterketa honen landa-lana hasteko. Euskadiren kasuan 5.000 lagun baino gehiago hartuko ditu.