Prentsa Aretoa

Berriak

2020/05/17

Gernikako batzokiaren kontra eginiko erasoa irmoki salatu eta txarretsi du BBBk

EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak esan du halako jarduerak guztiz onartezinak direla eta egileei berriro exijitu die halakoak egiteari berehala utz diezaiotela, azken egunotan nabarmen biderkatu direla gogoratuz

rss Ezagutzera eman
Gernikako batzokiaren kontra eginiko erasoa irmoki salatu eta txarretsi du BBBk

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarrak, laugarren egunez jarraian, erabat salatu eta gaitzetsi nahi ditu azken orduetan Gernika-Lumoko batzokiko fatxadan ezezagun batzuek egin dituzten pintadak. Azken hauei gehitu zaizkie aurreko egunetan Repelega (Portugalete), Algorta, Getxo Zaharra, Berango, Igorre eta Sabindarrak (San Ignazio-Bilbo) Uri Erakundeetako egoitzetan eta iragan astean ere Portugaletan egin ziren erasoei. Honetan ere Patxi Ruiz ETAko presoaren 'egarri eta gose' grebari erreferentzia egiten dituzten pintadak egin dituzte, zehazki, ‘Patxi gose eta egarri greban’, ‘amnistia’ eta ‘Jo Ta Ke’ horman idatziz. BBBk exijitu egiten du berehala halako jarduera onartezinak egiteari uztea, irtenbideak eskaini beharrean, Bizkaiko eta Euskadiko biztanleria gehienak amesten duen elkarbizitza oztopatu baino egiten ez dutelako. Gaur egun euskal hiritargoaren borondatea da koronabirusak ekarri duen pandemia hau gainditzeko ahaleginak egitea. Halaber, Bizkaiko eta Euskadiko alderdi politiko guztiei eskatzen die salaketa honekiko atxikimendu publikoa adieraztea.

Halako mehatxuak beti eta une oro dira onartezinak, bereziki 2020an, euskal gizarteak atzean utzi dituelako, duela hainbat urte, halako adierazpen eta jarrerak. Gainera, sabotaje horiek gauez egin dira, hau da, argi eta garbi urratu dira alarma-egoeraren ondorioz itxialdirako ezarri diren neurriak, gainerako hiritarrak betetzen ari direnak.

Demokrazia, presoen eskubideak eta beste edozein kontu politiko aldarrikatzea zilegi den arren, ez dugu zilegi jotzen alderdi politikoen egoitzetan pintadak eginaz eta antzeko ekintza antidemokratikoen bidez egitea. Hauxe da krispazioa eta gatazka elikatzeaz arduratzen diren horiek eginiko jarduera; elkarbizitzaren bidea egin nahi ez dutenena; aurka egiteko eta beldurra helburu dutenena. Halakoak baldin badira ahoz defendatzen duten kausaren alde egiten dituzten ekarpenak, mesede eskasa egiten diote. Konponbidea bilatzeko modu bakarra da bakoitzak dagokion lana egitea eta dagokion erakunde eta tokian lan egitea, eta ez inoren eraikinetako fatxadetan pintadak egitea.