Prentsa Aretoa
Berriak
2020/10/09
Iñigo Urkullu Lehendakariak proposatu du eskualdeetako gobernuek Nazio Batuen gobernamendu-eredu berrian zuzenean parte hartzea
Urkulluk, bide telematikoan, Tokiko eta Eskualdeetako Gobernuen Global Taskforcek antolatutako saio batean parte hartu du
Lehendakariak proposatu du Nazio Batuen etapa berrian estatuz azpiko gobernuek zuzenean parte hartzea eta, hala, bere etorkizunari buruz abian jarri duen inkestari erantzun dio; inkesta bere 75. urteurrenean abiarazi du. Urkulluk Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen Global Taskforcek antolatu duen saioan esku hartu du, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa eta Regions 4 Sareko presidente den aldetik.
Lehendakariak Covid 19-ak eragin duen nazioarteko egoera aipatu du, eta esan du pandemia horri erantzuteko oinarri izan dituzten ikasbideak eta “planteatzen ditugun lehentasunak partekatzeko aukera” inflexio-puntu izan daitezkeela, Nazio Batuen ikuspegi berria ezartzeko orduan. Nazio Batuei "2045. urtea jomuga izanik mundua eraldatzen laguntzeko” laguntza, konpromiso eta borondate politiko guztia eskaini dizkie.
“Gure proposamena da oinarritik eraldatzea, barrutik. Gure gobernuen ekarpena pertsonengandik dugun hurbiltasunaren esperientzia da, eta Nazio Batuen elkarlaneko gobernamendu-eredu berrian parte hartzea planteatzen dugu, hura beharrezkoa baitugu lortu nahi dugun etorkizuna elkarrekin eraikitzeko”, esan du, amaitzeko.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25