Prentsa Aretoa
Berriak
2020/10/15
Osasun sailburuak ohartarazi du egoera kezkagarria izan daitekela eta norberaren esku dagoela gorakada hori gelditzea
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui elkarrizketatu dute, gaur goizean, Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. Bertan, zuzentzen duen sailari dagozkion gaurkotasun-gaiak errepasatu ditu
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Osasun sailburu Gotzone Sagardui arduratuta agertu da pandemiak Euskadin azken egunotan utzi dituen datuak ikusita. Egoera "kezkagarria" dela aipatu du eta prebentzio neurriak hartzera deitu du gizartea, "guztion esku" baitago positiboen igoera gelditzea. Hiru neurri hartzeko dei egin du: distantzia soziala mantentzea, musukoaren erabilpena eta eskuak garbitzea.
Antigeno testei buruz galdetuta, Sagardui sailburuak esan du laster hasiko direla erabiltzen test hauek, hala ere, argitu nahi izan du antigeno testak sintomak dituzten pertsonetan direla eraginkorrak, eta, beraz, PCR probak egiten jarraituko dela, orain arte bezala, batak ez duela bestea ordezkatuko nabarmendu du.
Gripearen aurkako txertoaren inguruan, Gotzone Sagarduik azpimarratu du, aurten, inoiz ez bezala, garrantzitsua dela arrisku taldekoek txertoa hartzea; eta gogorarazi du, urte berezi honetan, Osakidetzak berak emango diela hitzordua herritar hauei. Gainera, oroitarazi du urriaren 31tik aurrera, txertoa hartu nahi duten gainerako herritarrek hitzordua eskatu ahalko dutela dagokien osasun-zentroan.
Bestalde, bitariko bilerak ospatzen ari diren momento honetan, osasun arloko sindikatuek deitutako greba deialdia ez duela ulertzen esan du Osasun sailburuak. Gainera, argi utzi du osasun sailean eta Osakidetzan ez direla murrizketak egin. “Aurrekotuaren herena da osasun sailarentzat eta gero eta langile gehiago izan ditugu”, gaineratu du.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25