Prentsa Aretoa
Berriak
2020/11/11
Josu Erkoreka: “Txertoaren itxaropena beharrezkoa den arren, orain premiazkoena norberaren burua zaintzea eta neurriak betetzea da”
Eusko Jaurlaritzako Lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote Bizkai Irratia “Goizeko izarretan” saioan.
Goizeko izarretan saioari eskainitako elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du Covid-19ari aurre egiteko txertoren banaketaren lehenatasunak ezartzeko gogoeta partekatu sakona egin beharko dela, baina logikoena behar izan handiena duten pertsonengandik hastea litzakela. Hala ere, azpimarratu nahi izan du txertoaren itxaropena beharrezkoa den arren, orain, premiazkoena norberaren burua zaintzea eta aginduta dauden neurriak betetzea dela.
Negazionistei buruz galdetuta, Lehendakariordeak adierazi du persona bakoitzak nahi bezala pentsatzeko askatasuna duela baina betiere pentsaera horretatik eratorritako portaera legearen kontra ez doanean. “Osasun publikoa arriskuan jartzen badute Ertzaintzak egin beharrekoa egingo du”, gaineratu du.
Erkoreka bozeramaileak nabarmendu du, inguruko Autonomia Erkidegoetan ikusi den moduan, neurriak hartzen direnean denborarekin emaitza positiboak ikusten direla birusaren trasmisioari dagokionean. “Gure itxaropena da, egun batzuetan emaitzan ikusiko ditugula eta modu zorrotzean ebaluatzeko egoeran egongo garela; eta horren arabera erabakiko dugu neurri berriak hartu behar diren, daudenak mantendu behar diren edo malgutu behar diren ”, esan du.
Ertzain-etxeetan eman diren kutsaduren inguruan, Segurtasun sailburuak onartu du kasu batzuk eman direla, beste hainbat esparrutan eman diren moduan, baina ziurtatu du ertzain-etxeetan babes-neurrien eta garbitasunaren ikuspegitik arau guztiak zorrotz eta zehatz betetzen direla. “Kontua da, arriskutik kanpo ez dagoela iñor, eta Ertzaintzaren esparrua ez da horretan salbuspen bat”, esan du.
Bestalde, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi du atzo ospatu zen Memoriaren Eguna Ertzaintzarentzat ere gogoratzeko eguna dela, izan ere lehen pertsonan pairatu zuen indarkeriaren erasoa.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25