Prentsa Aretoa
Berriak
2021/05/03
Gotzone Sagardui: “Osakidetzak 160.000 txerto baino gehiago jarri ditu aurreko astean”
Osasun sailburuak adierazi du egoera epidemiologikoa oraindik ez dela ona eta “erne” mantentzeko eskatu du
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui elkarrizketatu dute, gaur goizean, Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. Bertan, zuzentzen duen sailari dagozkion gaurkotasun-gaiak errepasatu ditu.
Elkarrizketan, Osasun sailburuak azpimarratu du txertaketa prozesuaren erritmoa iristen diren txerto kopuruaren araberako izaten dela, ikasi den bezala, Osakidetzak iristen diren txertoak jartzeko gaitasuna baitu. Horrela, nabarmendu du Osakidetzak 160.000 txerto baino gehiago jarri dituela aurreko astean. Adin-tarteari dagokionez, azaldu du Pfizerrekin 70-79 urte bitartekoak txertatzen jarraituko dela, eta AstraZenecarekin, berriz, 60-69 urte bitartekoak; eta gaineratu du, aste honetan, lehengo asteko txerto kopurua iritsiko balitz, bi talde hauekin amaitzea espero dela.
AstraZenecaren bigarren dosiaren inguruan galdetuta, Sailburuak azaldu du, adituek esaten dutenari jarraiki, bigarren dosia 4 aste baina beranduago hartzeak ez lukeela txertoaren eraginean arriskurik izango; eta, bestetik, adierazi du, momentu honetan, adinaren arabera beste txerto bat emateak ze arrisku izan dezakeen aztertzen ari direla, eta ikusi beharko dela zein diren ondorioak.
Bestetik, egoera epidemiologikoari dagokionean, Gotzone Sagardui sailburuak esan du egoera epidemiologikoa oraindik ez dela ona eta “erne” mantentzeko eskatu du. “Ikusten dugu azken egunetan hoberantz egin dugula baina ez gaude ondo, eta ondo ez gauden bitartean erne eta zuhurtziaz jokatu behar dugu”, adierazi du. Gainera, nabarmendu du kutsatu kopuruetan beheranzko joera hartzen denetik bi astera hasten dela ikusten hobekuntza osasun sisteman. Sagarduik onartu du, momentu hauetan, ospitaleetako egoera larria dela, baina, hala ere, ziurtatu du Osakidetza prest dagoela egoerari aurre egiteko.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25