Prentsa Aretoa

Berriak

2021/09/29

Santander eta Bilbo arteko tren zerbitzu “penagarria” konpontzeko neurriak eskatu dizkio Barandiaranek Sánchez Ministro andreari

Kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak Sánchez Ministroari azaldu dionez ibilbide zati honen gabeziek, bereziki Karrantza eta Bilbo arteko zatian, “exijitu ahal diren kalitate-parametro guztiak urratzen dituzte”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, Garraio, Mugikortasuna eta Hiriko Agenda Ministro Raquel Sánchezen aurrean salatu nahi izan du gaur Santander eta Bilbo arteko tren zerbitzu “penagarria”, bereziki Karrantza eta Bilbo arteko zatian. “Gabeziek erabat urratzen dituzte Garraio Ministerioaren eta Renferen arteko kontratuan exijitu ahal diren kalitate-parametro guztiak, zuk bermatu beharko zenituzkeenak. Zerbitzu txarretik eta kudeaketa okerretik harago, erabiltzaileak uxatzen ditu, ez bakarrik linea horretatik, baizik eta baita lurraldetik ere”.

Kontrol bilkuran, Barandiaranek aditzera eman du “linea hori dela Kantabria eta Bizkaiko landa inguruetako hainbat bizilagunek erabiltzen dutena, zerbitzu, baliabide ekonomiko eta aukeretara iristeko”. “Tren horrek, 1896an inauguratu zenak, Karrantza eta Bilbo arteko bidea egiten du 71 eta 81 minutu artean, hau da 1910an egiten zuen denbora berean eta 2002an baino gehiago, orduan 58 minututan egiten baitzuen, kritikatu du Barandiaranek. Egoerak daraman bidea landa inguruetako eta nekazal inguruetako herriak hustea saihestekoaren kontrakoa da eta, beraz, interes orokorraren kontrakoa ere”, baieztatu du.

Diputatu jeltzaleak azaldu du tren honen ibilbidean dauden hainbat geltokitan “ez dago ez tornurik, ezta begiratzailerik ere, segurtasuna, informazio edo erabiltzaileen benetako kopurua ezagutzeko. Beraz, eskariaren datua ere faltsua da”. Zentzu berean; Barandiaranek nabarmendu du esandako “gabeziak” ematen direla trenak “zaharrak” direlako, eta “sarritan matxuratuta daudelako, lineak etenda trenbidea edo tresneria egoera txarrean daudelako eta sarritan tren-aldaketak egin behar direlako eta ondorioz are atzerapen handiagoak ematen direlako”.

Halaber, diputatu jeltzaleak nabarmendu nahi izan ditu trenbide linea honen “segurtasun eta informazio-arazoak”, eta Ministro andrea gonbidatu du bideo bat ikustera “non tren batek errepidea zeharkatzen baitu trenbide pasabideak altxatuta, batzuetan horiek ere funtzionatzen ez dutelako”, edo beste bat, non ikusten baita erabiltzaileak “trenetik irten ezinik” geratu zirela barruan zeudenei esan gabe Karrantzara iristean buelta ematea erabaki zutelako, trenbidean arazoak zeudelako. “Gidariaren atea jo behar izan zuten zer gertatzen ote zen jakiteko”, azaldu du Barandiaranek.

Horregatik guztiagatik, Iñigo Barandiaranek azalpenak eskatu dizkio Raquel Sánchez Ministroari eta “hobetzeko neurriak hartzeko” eskatu dio.