Prentsa Aretoa

Berriak

2022/02/17

EAJ-PNV, Durangaldeko osasun eskariak aztertzearen alde

Alderdi jeltzaleak uste du egokia dela Osasun Sailak Barrualde-Galdakaoko ESIaren egoera aztertzea, kalitatezko osasun-zerbitzuak bermatzeko. Horixe da Gobernu honen konpromisoa: zerbitzu publikoak indartzea eta baliabideak berrikustea, behar berrietara egokitzeko, Itxaso Berrojalbizek adierazi duenez

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Legebiltzarrean gutxitan batzen dituzte botoak talde guztiek, eta are gutxiago osasunaz hitz egiten dugunean. Baina gaur egun Durangaldeko osasun egoerak lortu du. Ahobatez, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko urte honetan azter ditzala eremu horretako osasun-arretaren beharrak, ospitalekoak zein anbulatorioak, eta, gainera, parte hartzen duten erakundeekin eta eragileekin hitz egin dezala. Itxaso Berrojalbiz EAJ-PNVko legebiltzarkideak adostasuna balioetsi du eta beste askoren lehena izatea espero du. “Gaur, eztabaida honetan Durangaldeaz hitz egin dugu eta hainbat proposamen jarri ditugu mahai gainean. Desberdinak bai, baina guztiak helburu berarekin: zonaldeko osasun-laguntza hobetzea. Eta helburu hori nagusitu da gainerako guztiaren gainetik, eta ahaleginarekin eta lanorduekin akordio bat lortu dugu, azkena ez izatea gustatuko litzaidakeena eta lankidetzatik eta guztion onerako lan egiteko modu baten hasiera izatea”. Hori da jarraitu beharreko bidea, esan duenez, etengabeko hobekuntzaren bidetik aurrera jarraitzeko.

Barrualde-Galdakaoko ESIak 309.000 pertsona artatzen ditu Busturialdean, Lea Artibain, Durangaldean, Arratia-Nerbioin, Aiarako Haranean (Araba) eta Nerbioi Garaian. Sakabanatze geografiko handiko lurraldea da, eta arreta bereziz bete behar dira haren beharrak. Berrojalbizek adierazi duenez, premien azterketa bat da, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu eskualdean inplikatuta dauden erakundeekin eta eragileekin hitz egiteko. “Badakigu hori dela Jaurlaritzaren lan egiteko modua: entzutea, gauzak diskrezioz egitea, aztertzea eta irtenbideak ematea herritar guztien osasun-arretaren kalitatea hobetzeko, kasu honetan Durangaldean bizi direnena”.

Ordezkari jeltzaleak apriorismoetan ez erortzeko eskatu die taldeei, horrelako eztabaidek azterketa ondo oinarritua eta presarik gabea behar dutelako. “Errealitate aldakorrak bizi ditugu, gaixotasun berriak sortzen dira, ekipamendu aurreratuagoak, behar berriak, eta horietara egokitzen jakin behar dugu, pazienteen arreta inoiz ez dadin mindu eta egunetik egunera pixka bat hobea izan dadin. Baina, horretarako, ezin gara presaka edo gaizki argudiatutako ideiekin joan. Aztertu egin behar da, sakon aztertu ondoren ondorioztatzeko. Erakundeei, elkarteei eta eragileei entzun behar zaie, guztion artean ahalik eta aukerarik onena aurkitzeko”.

Berrojalbizek aitortu du pandemiaren bi urteek tentsionamendua eta eskakizun handiagoa ekarri dietela osasun-sistemari eta profesionalei, eta dedikazioarekin, ahaleginarekin eta konpromisoarekin erantzun dutela. “Badakigu egiten ari diren lan eskerga, eta eskertzen dugu. Osakidetzak eutsi egin dio pandemiaren estresari, eta, orain, lanean jarraituko du herritarrei eskaintzen zaien arretaren kalitatea egunetik egunera hobea izan dadin. Inbertsioak, ekipamendu berriak, berrikuntzak eta langile gehiago”. Horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren estrategia: gure zerbitzu publikoak indartzea, ditugun beharrak eta baliabideak etengabe berrikustea eta herritarrei entzutea. Hori da Durangaldean aurten egingo dena, amaitu du.