Prentsa Aretoa

Berriak

2022/03/08

Berdintasun-planak arautzen dituen Dekretua aldatzea eskatu dio María Dolores Etxanok Espainiako Gobernuari, lan elkartuko kooperatibetara egokitzeko

Koperatibentzako negoziazio-prozedura espezifiko bat egitea eta “berdintasun-planen erregistroa malgutzea” proposatu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Talde Parlamentarioak berdintasun-planak arautzen dituen Dekretua alda dezala eskatu dio Espainiako Gobernuari, lan elkartuko kooperatiben berezitasunetara egokitzeko. Maria Dolores Etxano senatariak Irene Montero Berdintasun ministroaren aurrean jakinarazi duenez, 901/2020 Errege Dekretuaren egungo idazketak “ez ditu kontuan hartzen haren tipologia eta ezaugarri bereziak, bi langile-kolektibo jasotzen dituenak: bazkideak eta besteren konturako langileak”.

Dekretuak eskatzen duen negoziazioa bermatzeko helburuarekin –hau zaila gertatzen da kooperatiba gehienek, berdintasun-plana egitera behartuta daudenek, ezin dutelako prozedura negoziatu bat bete, langileen legezko ordezkaririk ez dutelako-, senatariak berdintasun-planen negoziazio-prozedura berezi bat planteatu du horientzat, Berdintasun Batzorde bat sortuz. Bertan, negoziazio-batzorde bat eratuko litzateke, kooperatibako administratzaileek eta lan pertsonala egiten duten bazkideek eta besteren konturako langileek batera izendatutako kideen ordezkaritza paritarioa izango duena.

Lege-aldaketa hori eman bitartean, Etxanok kooperatibek REGCON erregistroan sartzeko aukera malgutzea egokia izango litzatekeela planteatu du, planak atzera bota gabe erregistratu ahal izan ditzaten. “Egingarriena, erregistroak kooperatibentzat zehaztutako lauki bat jartzea litzateke, aipatutako espezifikotasunekin”. Etxanok gogorarazi duenez, berdintasun-planak erregistratzeko ezintasunak lizitazio publikoetan edo diru-laguntzetan sartzeko zailtasunak dakarzkie enpresei.