Prentsa Aretoa
Berriak
2022/03/23
Urkullu Lehendakariak Ukrainaren inbasioak sortutako krisiaren aurrean, eta antolatu den berehalako erantzuna balioetsi du
Iñigo Urkullu Lehendakaria elkarrizketatu dute, gaur goizean, Radio Popular-Herri Irratian, "Egunon Bizkaia" saioan, eta, bertan, gaurkotasuneko hainbat gai errepasatu ditu.
Urkullu Lehendakariak Ukrainaren inbasioak sortutako krisiaren aurrean, eta antolatu den berehalako erantzuna balioetsi du.
Lehendakariak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak gertutik jarraitzen du egoera, eta onartu du gai batzuk (energia eta garraioa adibidez) Europar Batasunaren eta Espainiako Gobernuaren erabakien araberakoak direla.
Bestalde, Urkulluk pandemian jarraitzen dugula gogoratu du eta zuhurtziazko mezua azpimarratu du. Halaber, Osakidetzak emandako erantzunaren kalitatea nabarmendu du, eta emaitzek erkidego onenen artean jartzen gaituztela azaldu du.
Hezkuntza legearen alde lortutako itunaren harira, Lehendakariak aitortu du garrantzitsua dela alderdi politiko desberdinen arteko akordioak lortzea Herrialdearen erronkei dagokienez: berdintasuna, gazteria, hezkuntza.
Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Sahararen inguruan hartutako erabakiari dagokionez, lehendakariak harrituta agertu da eta argitzeko eskatu du.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
GALDAKAO
2025/10/26
BILBO
2025/10/21
Senatua
2025/10/07
Eusko Jaurlaritza
2025/10/07
Bizkaia BBNN
2025/10/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS















