Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2022/04/16

Abertzale guztiak deitu ditu Ortuzarrek Bizkargitik “Euskadik bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea” aldarrikatzera

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, 300 bat alderdikiderekin izan da Bizkargin biharko Aberri Egunerako deia egiteko egin ohi den elkarretaratze tradizionalean. Ospakizuna Bilboko Plaza Barrian egingo du EAJ-PNVk

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Andoni Ortuzar, Euzkadi Buru Batzarraren presidentea, Bizkargi mendira igo da gaur euskal herritar guztiak deitzera bihar Aberri Eguna ospatzera. Ortuzar 300 bat alderdikide eta EAJ-PNVko alderdizalerekin batera izan da gaur goizean Guda Zibilean erori ziren gudari guztien omenez egin den elizkizun txikian eta ikurrina igo du bertaratuek ‘Euzko Abendaren Ereserkia’ abesten zuten bitartean. Ondoren, betiko familia argazkia eta hamaiketakoa egin dute tontorretik jaisteko indarrak eta energia hartzeko.

Bertan izan diren hedabideei eginiko adierazpenetan, Ortuzarrek hiru mezu zabaldu nahi izan ditu. Lehenik eta behin, Aberri Eguna gogoan: “Abertzale guztiei dei egiten diegu bihar Aberri Eguna ospa dezatela eta aldarrikatzera Euskadi nazio dela eta bere etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea duela”. Bigarren aipamena egin izan du Ortuzarrek Errusiak Ukraina inbaditu izanaren inguruan. “Gauden testuinguru konplikatu honetan, Aberri Egunak balio behar du, euskal herritarrok gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko dugun eskubidea aldarrikatzeko ez ezik, munduko herri eta nazio guztien askatasuna erreklamatzeko ere, inork ez diezaion indarraren bidez inori inposatu, ez dezaten herrialderik edo naziorik indarraren bidez menderatu”. Eta hirugarrena egin nahi izan du Ortuzarrek egungo egoera ekonomiko konplikatuaren inguruan. “Itxaropen mezua zabaldu nahi dut, bai eta herri honen etorkizunean fedea izatekoa ere. Aurrera aterako gara. Beti egin dugu, eta EAJren konpromisoa da Euskadiren etorkizuna oparotasunezko etorkizuna izan dadila, ongizatezkoa eta justizia sozialez betea. Horixe izango dugu misio”, baieztatu du buru abertzaleak.

Ortuzarrek gogoratu du, halaber, EAJ-PNVk bihar bertan egingo duela Aberri Eguneko Ospakizuna Bilboko Plaza Barrian 11:30etik aurrera eta, ondoren, Bizkaiko hiriburuko Areatzan. Hala ere, hiritarrak gonbidatu ditu, Bilbon, Iruñean edo beste edozein tokitan egingo diren ekitaldietan parte hartzera, deituko dituenak deituko dituela.