Prentsa Aretoa
Berriak
2022/04/27
EAJ-PNVk Mendebaldeko Sahararen autoderminazioaren aldeko jarrera berretsi du eta Espainiako Gobernuak Marokori emandako “besarkada” deitoratu du
Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkura Pedro Sanchezen jarrera errotik aldatzearen aurka agertu da, eta nazioarteko legezkotasunera itzultzeko eskatu dio. “Ez Espainiako Gobernuak ez Marokokoak ez dute saharar herriaren etorkizunaz erabaki behar. Euskadi libre batekin amesten dugunok saharar herri libre bat ere amesten dugu”, adierazi du Maitane Ipiñazarrek
Legebiltzarrak Espainiako Gobernuak Marokoko Erresumak Sahararen autonomiari buruz egindako proposamenari LBPa
LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA - 2022/04/27
Argazkiak...
EAJ-PNVk arbuiatu egin du Espainiako Gobernuak Mendebaldeko Saharako gatazka politikoaren inguruan emandako bira, eta konponbide justu eta iraunkorra eskatu du, saharar herriaren determinazio askerako eskubidea gauzatzea erraztuko duena. Maitane Ipiñazar legebiltzarkideak Mendebaldeko Sahara abandonatuta utzi izana aurpegiratu dio Sanchezi, nazioarteko legedia urratuz eta potentzia administratzaile gisa dituen erantzukizunak alde batera utziz. “Benetan uste al da hau dela jarraitu behar dugun bidea? Benetan uste duzu proposamen hau, erabat aldebakarrekoa, egokia dela saharar herriaren askatasunerako? Gure taldean oso argi daukagu erantzuna: ez, ez da bidea”, esan du.
Nazioarteko Zuzenbidearen eta NBEren ebazpenen araberako konponbide politikoa errazteko eskatu dio ordezkari jeltzaleak Espainiako Gobernuari; konponbidea, gaineratu du Ipiñazarrek, saharar herriaren autodeterminazio askerako eskubidea errespetatzearen alde. EAJ-PNVk beti defendatuko du nazioarteko ebazpenak eta legezkotasuna betetzea. Mendebaldeko Saharan konponbide politiko justua, iraunkorra eta elkarri onartua aurkitzeko, eztabaidan argudiatu duenez, beharrezkoa da NBEren ebazpenetan oinarritzea, saharar herriarentzako erreferendum baten bidez autodeterminazio eskubidea onartzen baitute. “Ez Espainiako Gobernuak ez Marokokoak ez dute saharar herriaren etorkizunaz erabaki behar. Herritarrek askatasunez erabaki behar dute beren etorkizuna, eta etorkizun hori ez da Marokok ezarri nahi duen autonomiaren araberakoa. Etorkizuna autodeterminazio eskubidea aitortzean datza. Euskadi libre batekin amets egiten dugunok, saharar herri aske bat ere amesten dugu”.
EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) onartzeko eta negoziazio- eta akordio-prozesu politikoa bultzatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Espainiako Gobernuari, saharar herriak bere etorkizuna askatasunean erabaki dezan. “Diputatuen Kongresuan, Senatuan eta baita Europan ere esan dugu. Eta gaur berriro eskatzen dugu Legebiltzar honetan”.
Ekimen honen defentsan, Ipiñazarrek Euskadik saharar herriarekin duen babes politikoaren eta elkartasunaren tradizio luzea azpimarratu du, eta Mendebaldeko Saharan eta Tindufeko kanpalekuetan bizi diren pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko ahaleginak areagotzea eskatu du. “Haien baldintzak muturrekoak dira, eta bizirik irauten dute kanpotik ematen diegun laguntza humanitarioari esker. Horregatik, garrantzitsua da guztion artean gure elkartasun- eta justizia-balioak bizirik mantentzea, elkartasun horrek ahalbidetuko baitu haien bizimoduak hobetzea”.
Herri hau, amaitu du, beti egon da eta egongo da zuekin. “Gure babesa izango duzue beti zuen herriaren egoera ikusaraztea, berehalako beharrei erantzutea eta gatazkari bidezko konponbidea bilatzea ahalbidetzen duten ekimen guztietan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25