Prentsa Aretoa
Berriak
2022/06/17
Lemoiz eta Loiuko batzokietan Errusiak hasitako gerraren alde egin dituzten pintadak salatu ditu BBBk
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak erabat justifikaezin jotzen du gutxiengo batek Errusiak Ukrainako lurraldea inbaditu izana defendatu nahi izatea eta gerraren izutik ihesi beren herrialdetik irten diren errefuxiatuak berriro biktima bihurtzea
Azken 24 orduetan, spray margoarekin margotu dituzte Loiu eta Armintzako (Lemoiz) batzokietako hormak Errusiarrek Ukraina inbaditu izana defendatzen dutenak eta ‘igitaia eta mailua’ identifikatzeko erabiltzen duten ‘Z’ hizkiarekin. Erasoak jasan dituen lehen batzokia Loiukoa izan da, atzo bertan Errusiaren aldeko sinboloekin agertu baitzen. Gaur goizaldean, berriz, jeltzaleen egoitza eta Lemoizko udaletxea agertu dira itxura bereko pintadekin.
BBBk erabat gaitzetsi nahi ditu Ukrainatik ihesi Euskadiraino iritsi diren errefuxiatuen kontra egin diren erasoak. Halaber, Giza Eskubideak urratzen direnean salatzen jarraituko dugu eta behin eta berriz gogoratuko dugu gutxiengo batek eginiko pintadek ezin dutela ezabatu gizartearen gehiengo nagusia gerraren kontra dagoela.
EAJ-PNVren aldetik ulertu gabe jarraitzen dugu zerk eraman ditzakeen pertsonak halako eraso zentzugabea egitera. Erasoetan firmarik edo aldarrikapenik agertu ez den arren, argi eta garbi erakusten dute Putinek hasitako gerrari babes zentzugabe, doilor eta ankerra ematen diotela. Erabat deitoragarria da gutxiengo batek Errusiak Ukraina militarrekin inbaditu izana justifikatu nahi izatea, baina are gaitzesgarriagoa da beren pintadekin errefuxiatuak berriro ere biktimizatu nahi izatea. Pertsona hauek dira, gehien bat, emakumeak eta haurrak, beren herrialdetik eta beren etxetik irten behar izan baitira, bizia ez galtzeko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25