Prentsa Aretoa
Berriak
2022/06/21
Larrabetzu, Lezama, Lemoa eta Zeberioko batzokietan Errusiaren alde eginiko pintadak egin direla salatu du BBBk
Azken lau eraso hauek, aurreko astean Loiu eta Lemoizko egoitzen kontra egin zirenez gain, agerian uzten dute egileen zitalkeria, bai eta Giza Eskubideak erabat urratzen dituztela ere
Gaur goizaldean, ezezagunek Larrabetzu, Lezama, Lemoa eta Zeberioko batzokietako fatxadak margotu dituzte Errusiak Ukraina inbaditu izana babesten dutenak ordezkatzen dituen ‘Z’ hizkiarekin eta igitaiaren eta mailuaren sinboloarekin. Lau eraso hauek gehitzen zaizkie iragan astean Loiu eta Armintzako (Lemoiz) egoitza jeltzaleen kontra egin zirenei. Errusiarren alde egin diren pintada hauen aurrean, Bizkai Buru Batzarrak erabat eta sendotasun osoz salatu nahi ditu Ukrainako gerratik ihesi Euskadira iritsi diren errefuxiatuen kontra doilorkeria osoz eta erabat bidegabeki egin diren jarduera ulertezin hauek, agerian uzten baitute egileen zitalkeria eta eskrupulorik eza Europan ematen ari den drama erraldoi horren aurrean.
Halaber, EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibatik salatzen jarraituko dugu Giza Eskubideak urratzen diren guztietan, eta gogoratzen jarraituko dugu gutxiengo batek eginiko jarduerek eta pintadek ezin dutela ezabatu gizartearen gehiengo nagusiak gerra arbuiatzen duela. Oraindik ere ezin dugu ulertu zerk bultzatu ditzake eraso ulertezin hauen egileak Putinek ekarri duen gerra babestera. Erabat deitoragarria da gutxiengo batek Ukrainako inbasio militarra justifikatzen saiatzea eta are gaitzesgarria da beren pintadekin biktimak berriz biktimizatu nahi izatea. Gehienak dira emakumean eta haurrak, beren herrialdetik eta etxetik ihesi irten behar izan baitute bizitzen jarraitu ahal izateko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25