Prentsa Aretoa
Berriak
2022/09/12
Itxaso Atutxak azpimarratu du Estatutua betetzeko “Sánchezek eman dezakeen bultzada politikoa” behar dela
Bizkai Buru Batzarreko presidenteak lanean hasteko eskatu dio Espainiako gobernuari, eta erabaki politikoak hartu ditzala egon daitezkeen arazo teknikoak gainditzeko
Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur goizean nabarmendu du Gernikako Estatutua betetzea Espainiako Gobernuaren esku dagoela eta transferitzeke jarraitzen duten eskumenak gauzatzeko behar den lan teknikoaren “bultzada politikoa” Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak eman beharko lukeela. “Eta inork baino gehiago berak egin beharko dau; legea betetzea edozein alderdi politikoren eta Gobernuren beharra da”, azpimarratu du. Zentzu horretan, “lanean hasteko” eta “erabaki politikoak hartuz arazo tekniko horiek gainditzeko” eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Ikasturte politiko berri honen lehenengo elkarrizketan, Itxaso Atutxa Euskal Telebistako ‘Egun on Euskadi’ saioan izan da. Solasaldian deitoratu du Gobernu zentralak “borondatea” hitza beti ahoan izatea, “baina gero eurek onartzen dabe, eta Sanchezek egin eban uda aurretik Kongresuan izandako agerraldi nagusian akordio horren betepena %35era ere ez dela heltzen”. “Eurek jarritako epeak izan ziran, akordioa eurek sinatutakoa, egutegia eta epe horrek eurek proposatutakoak eta gero bi gobernuek onartutakoa izan zan... Beraz, momentu honetan, beste behin ere, euren eskuetan dago eta borondatea ez da nahikoa izaten”, adierazi du. “Hemen lana behar da eta gero lan horreri, oso teknikoa izaten danari (baina teknikoa da orain dela 40 urte baino gehiago), bultzada politikoa emon behar jako. Eta hori Sanchezek egin leike, beste batzutan egin da eta oraingoan be egin beharko dau”, baieztatu du.
Bizkaiko EAJ-PNVren buruak azaldu duenez, Sanchezekin eta hainbat ministeriorekin dagoen “harreman zuzena, ona da”, baina “gero ikusten dogu zelan amaitzen dan: Borondate asko baina etekinik ez”. Gogora ekarri duenez, “bete ez dan lege bat betetzeko nahia ez da alderdien gogo bat, behar bat da. Euzko Alderdi Jeltzaleak ez dau Estatutua bete nahi bere garaian bere alde jarri zalako, herri honeri oraindik Espainiako Gobernuak zor deutson zerbait dalako baizik. Eta, lehenengoz, alderdi sozialista honek eta Espainiko Gobernuak onartu ebalako hori zor bat zala. Beraz, ipini gaitezan lanera eta dagozan arazo tekniko horrek gainditu daiguzan benetako erabaki politikoak hartuta”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25