Prentsa Aretoa
Berriak
2022/11/18
Esther Apraiz izango da EAJ-PNVren Derioko alkategaia
Kudeaketa ona, gardentasuna, hurbiltasuna eta entzute aktiboa izango dira Derioko alderdi jeltzalearen ibilbide orria markatuko duten printzipio nagusiak
Esther Apraiz Fernández de la Peña izango da berriro EAJ-PNVren Derioko alkategaia 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako. Hala erabaki du gaur arratsaldean Derioko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak, eta oso positibotzat jo du Apraiz Udalean egiten ari den lana. Hautatua izan ondoren, Apraizek eskerrak eman dizkie afiliazioari eta UBBko kideei berarengan jarritako konfiantzagatik. “Derio bihotzean daramat eta ilusio handiz hartzen dut erronka hau. Ez dago zure herriko alkate izatea baino pribilegio handiagorik”.
Derioko EAJ-PNVtik oso pertsona kualifikatua dela nabarmendu dute, esperientzia handia duela udal-kudeaketan eta lanerako eta lidergorako gaitasun handia duela. “Pandemia baten erdian, arazoei eta beharrei aurre egiteko gaitasuna erakutsi du. Derio eta derioztarrak ondo ezagutzen ditu. Esther Apraiz da Deriok behar duen pertsona udalerriak ongizatean eta bizi-kalitatean aurrera egiten jarrai dezan” baieztatzen dute.
Hala, alderdiaren babesarekin eta urteek eman dioten esperientziarekin udal kudeaketan, 46 urteko derioztar hau alkatetzara aurkeztuko da Deriok dituen etorkizuneko erronkei ahalik eta hobekien erantzuteko, eta derioztarrek nahi dituzten bizi proiektuak garatu eta herri gisa hobetzen jarraitzeko. “Deriorako etorkizuneko proiektu bat dugu, jarduera zehatz eta egingarriekin, epe labur eta ertainean. Derioztarrekin lanean jarraituko dugu, etorkizunari baikortasunez begiratu eta harro gauden herri baten parte izaten jarraitzeko”, azpimarratu du Apraizek. Hautagaiak adierazi du gogotsu dagoela eta talderik onena osatuko dutela, Deriok behar eta merezi duen motibazioarekin aurrera egiteko.
Hautagaiaren biografia
Esther Apraiz Fernández de la Peña (Derio, 1976), ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu. Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikaria Bilboko Udalean, Apraiz gaur egungo alkatea da 2015etik. Zortzi urte hauetan alkatetzatik egindako lanaz gain, Esther Udaleko hirigintza arloko zinegotzia ere izan zen 2011 eta 2015 artean.
Kirola, zinema eta musika ditu gogoko, eta bere hurbileko pertsonekin, familiarekin eta lagunekin egoteaz gozatzen du, aisialdiko denbora gehiena haiekin ematen baitu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25