Prentsa Aretoa
Berriak
2022/11/30
Itxaso Atutxak baieztatu du EAJ-PNVk bermatuko duela Euskadin “urtarrilaren 1ean garraioaren hobariak mantentzea”
BBBren presidenteak baieztatu duenez Gobernu zentralaren diruarekin egin ez arren hobariek bere horretan jarraituko dutela, baina Sánchezi eskatu dio laguntzek mantentzea “orain arteko baldintza eta proportzionaltasunarekin”
“EAJ-PNVk erakundeetan dituen ordezkari guztiek esan dute: urtarrilaren 1ean ere garraioaren hobariek orain arte bezala jarraituko dute”. Hori izan da Itxaso Atutxak Bizkai Buru Batzarraren presidenteak gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan hiritargoari helarazi nahi izan dion mezu nagusia. Zentzu berean aurreratu duenez talde jeltzalea izango da “horrela gertatzea bermatuko duena”, baina Sánchezen gobernuari erreklamatu dio laguntzekin jarraitzea “orain arteko baldintza eta proportzionaltasunarekin”.
“Kontua da Sánchezek bere sasoian eta bere kabuz egin zuen hura, inori kontsultatu gabe, alegia”, mantenduko ote den. Gogora ekarri duenez irailetik aurrera Gobernu zentralak garraioa diruz laguntzen du %30arekin eta autonomia erkidegoek gainerako %20a jartzen dute. “Alderdi Sozialistaren ardurapean dauden erkidego batzuek ez zuten egin eta, izan ere, oraingoan ere ez dute egingo, ez dute iragarri eta Sánchezek laguntza hori Aurrekontu Orokorretatik erretiratu du”, gaineratu du. Are gehiago “ez du onartu Kongresuko Euskal Taldeak zentzu horretan aurkeztu duen zuzenketa”. Edozein kasutan “euskal hiritargoak jakin daki guk bermatuko dugula laguntzek jarraitzea”. Baina “baldintzak aldatu ez direla sinesten badugu”, “neurria jarri zenean ematen ziren baldintzek bere horretan jarraitzen dutela adostu bagenuen, proportzio bera manten dezagun, %30a eta %20 a parte bien artean, alegia”, erreklamatu dio Exekutibo zentralari.
EBBren presidenteak Sabino Aranaren heriotzaren 119. urteurrena gogoratzeko ekitaldian egin zituen adierazpenek EH Bilduren aldetik eragin duten erreakzioez galdetuta Atutxak bat egin du “hitzez hitz” Andoni Ortuzarrek iragan igandean Sukarrietan esan zuenarekin, “egia delako”. “Arazoa Ezker Abertzalearena da, 40 urte geroago ere halako kontraesanak aitortzea kostatzen zaiolako” eta baieztatu du adierazpenak “egiaztagarriak” direla. “EH Bilduk baiezkoa eman dio Errege Etxearen eta Guardia Zibilaren aurrekontuari eta Ez bozkatuko du Osakidetzaren eta DSBEren aurrekontuen bozketan”, adierazi du. “Aitzakia gisa erabili dute aurreko irizpenetan batzordeetan abstentzioa bozkatu dutela (eta ez dakit zergatik ez duten Ez bozkatu). Abstentzioa bozkatu dute eta orain Bai bozkatuko dute Senatuan Aurrekontuen Lege osoaren bozketan, hurrengo egunotan ikusiko dugu. Baina aurreko urteko aurrekontuetan,batzordeetako irizpenetan Bai eman zioten Ejertzitoari, Errege Etxeari eta Guardia Zibilari. Bilkuren aktetan jasota dago. Zergatik tematzen dira horren erraz egiazta daitekeen zerbait ezeztatzen?”, galdetu du.
EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorrei baiezko botoa emango die, “Espainiako Parlamentuan Euskadiren interesak defendatzen daramatzagun urte guztietako koherentziarekin jarraitzeko. Izan ere, horrek esan nahi duelako Kupoaren inguruan akordio bat dagoela, edo euskal selekzio batzuen ofizialtasunerako atea irekitzen duela”, zehaztu duenez. “Egoeraz jabetuta eta kontzienteki egiten dugu, benetako konpromiso politiko batetik. Baina hori bai: aurrekontuak hemen eta han defendatu behar dira. Eta gero ezin zaio ezezkorik eman DSBEari, Osakidetzari edo EAEko aurrekontuek izaera sozialeko jardunerako aurreikusten duen 10.000 milioi euroko dotazioari. Aurrekontuak Bildurekin iaz adostutako partidak hartzen ditu. Euskadi hemen eta han defendatu behar da, egunero, eta ez ostiral bezperan bakarrik. Hau da benetako politika egitea”, aldarrikatu du.
Ildo horretan, EH Bilduk Euskadiko, Iruñeko eta Madrilgo aurrekontuen negoziazioei aurre egiteko orduan izan duen jarrera deitoratu du. Atutxak azaldu duenez, EAEnEH Bildu “Jaurlaritzaren eskumenen esparrutik ateratzen da eskaerak egiterakoan, baita aurrekontuek erantzun dezaketen esparru ekonomiko-finantzariotik ere”; aldiz, “Iruñera edo Madrilera doanean, dagokion eskumen-eremuaren barruan egiten dute”. “% 0,17 Chiviteri, zure botoak behar dituelako, eta Eusko Jaurlaritzari, ez baititu behar, aurtengo aurrekontuaren % 3,15 aurkezten diozu? Non dago proportzionaltasun horretan? Non dago jarrera ona horretan? Zergatik ez zara Iruñean edo Madrilen eskumen-esparrutik ateratzen, eta bai, ordea, Gasteizen? Hor badago adostasun batera iritsi nahi ez izateko berariazko eta ageriko borondatea”, kritikatu duenez.
Bizkaiko Hautagaitzak
Bestetik Bizkaiko jeltzaleen buruak gogora ekarri du atzo iluntzean EAJ-PNVren Bizkaiko Herrialde Batzarrean Elixabete Etxanobe Landajuela eta Ana Otadui Biteriren hautagaitzak berretsi zirela hurrenez hurren Bizkaiko ahaldun nagusirako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenterako hautagai gisa. Batzar berean publiko egin zen,halaber, Juan Mari Aburto Rique Bilboko Alkatetzarako hautagaia izango dela, hirugarren aldiz jarraian. Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiari dagokionez, Atutxak adierazi du Aldundia hartuko duela “aurretik zortzi urteko lan handia egin ondoren, azken urte bietan berak ere parte hartu duelarik garrantzi handiko proiektu batzuen garapenarekin, horietako batzuk exekuzio prozesuan daudenak eta beste batzuk, datozen urteotan garatu beharko dituenak. Bere inpronta jarri beharko die, jakina”, azaldu du. Nabarmendu duenez Etxanobek “jarraipena bermatzen du zentzu positiboan”. “Gaitasun profesional eta politiko egiaztatua duen hautagaia da”, eta “Unai Rementeriak hasi duen bidearen jarraitzaile ona” izango da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25