Prentsa Aretoa
Berriak
2022/11/30
DSBEaren erreforma defendatu du EAJ-PNVk, behar gehien duten pertsonei elkartasunetik erantzuteko gako gisa
Legearen aldaketa prest geratu da datozen asteetan osoko bilkurara bidaltzeko, gaur Batzordeak irizpena onartu ondoren. Jon Aiartzak Podemosekin lortutako akordioa eta gizarte osoak justiziarantz eta kohesioarantz aurrera egiteko egindako ahaleginak baloratu ditu. “Euskadik beti begiratu dio aurrez aurre pobreziari”, esan du
Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Legea, pertsona ahulenak babesteko mekanismoak indartuko dituen proiektua, errealitate bihurtzeko urrats bat gertuago dago. Lan eta Enpelo Batzordeak gaur goizean onartu du hurrengo asteetan Osoko Bilkuran eztabaidatu eta berretsiko den irizpena. Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzaleak adostasunaren eta akordio politikoaren balioa berretsi du, pobreziari eta bazterketari modu eraginkorragoan aurre egiteko eta lan-aktibazioa sustatzeko. “30 urte baino gehiago daramatzagu Estatu osorako eredugarria den eta Europako aurreratuenetako bat den gizarte-babeseko sistema bat eraikitzen. Ezkutu horrek ahalbidetu du pobrezia hori arintzea, eta Euskadik gure ingurukoek baino bazterketa-adierazle askoz txikiagoak aurkeztu ditu. Eredu arrakastatsua izan da. Baina berrikuspen sakona egitea tokatzen zen”. Aiartzak gaineratu duenez, disfuntzioak zuzentzea, erakundeen erantzuna hobetzea eta jasandako krisietatik sortutako errealitate berriak estaltzea da helburua. Errefuxiatuak eta etorkinak, hilaren amaierara iristen ez diren pentsiodunak, emakumeak, adinekoak, seme-alabak dituzten familiak, iraupen luzeko langabeak… Euskadin zaurgarritasunaren aurpegi berriak, inoiz bizkarra eman ez diegunak. “Euskadik beti begiratu izan dio aurrez aurre pobreziari, ulertuz ez dela pobrezia pairatzen duenaren arazoa, gizarte osoarena baizik. Beti izan ditugu erakundeak gehien behar duenari laguntzeko inplikatuta, eta beti izan dugu gizarte bat prest egoera konplexuenak arintzeko ahaleginak egiteko kapaz izan direnak”. Horri elkartasuna deitzen zaio, adierazi du.
Erantzun arauemailea kasuistika berri horietara egokitzeaz gain, Legearen helburua Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten pertsonen laneratzea hobetzea ere bada, enplegurako aukera erraztuz, “onuradunek kalitatezko enplegua izan dezaten eta laguntza sozialen mende egon behar izan ez dezaten”. Adierazi duenez, kalitatezko enplegu egonkorra lortzeko bidean oinarrituko da arau honen arrakasta. Aiartzak arauaren adostasun politikoa eta Elkarrekin Podemos-IUren espiritu eraikitzailea nabarmendu ditu; izan ere, alderdi horrekin itxi da akordioa Osoko Bilkuran berresteko.
“Azken batean, uste dugu testu beharrezko, egoki eta oso parte hartzaile baten aurrean gaudela, pertsona ahulenak babesteko eta lan-aukera bat eskaintzeko. Nahi dugun eta egunero lan egiten dugun Euskadi da: Euskadi solidarioa, kohesionatua eta justua. Gaur egun, berretsi dugun eredua indartzen eta hobetzen duen arau bat dugu, eta, gainera, eta horretaz ezin gara ahaztu, bere iraunkortasuna bermatzen du orainean eta etorkizunean”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25