Prentsa Aretoa

Berriak

2023/02/01

“Lanestosan daukagun balorerik nagusienetakoa da elkarbizitza, eta hori sustatzen ahaleginduko naiz”, aurreratu du Belén Fernández Ranerok

Enkarterriko herri horretako alkategai aukeratu berriak esan duenez lan egingo du udalerria “igarobidea” baino, “helmuga” izan dadin

rss Ezagutzera eman
“Lanestosan daukagun balorerik nagusienetakoa da elkarbizitza, eta hori sustatzen ahaleginduko naiz”, aurreratu du Belén Fernández Ranerok

ARGAZKIA JAITSI

Belén Fernández Ranero (Lanestosa, 1972) harro dago bere herriaz, Lanestosaz. “Oso udalerri txikia gara, baina asko daukagu eskaintzeko”, baieztatu du Bizkaiko hiribildurik zaharrenetakoa den udalerri honetako alkategai berriak. “Elkarbizitza dugu ezaugarri nagusi. Hain txikia izanik, denok ezagutzen dugu elkar eta denok elkartzen gara toki publikoetan eta aisian”, azaldu du, eta “bizimodu hori sustatuko dut herritarrek euren alkate izateko aukeratzen banaute”. Zentzu horretan aurreratu duenez “elkarbizitza sustatzeko jarduerak eta azpiegiturak bultzatuko ditut, komunitatea lantzeko”. “Uste dut komunitate sentimendu hori berez dela ezaugarri erakargarria Lanestosan bizi garenontzat zein kanpotik datozenentzat, bertan geratzeko edo soilik gure herria bisitatzera datozela”. Horregatik “ahalbidetu nahi dugu gure hiribildua ez dadila izan soilik igarobidea, baizik eta bai eta helmuga ere”, amaitu du alkategai jeltzaleak.

Fernández zinegotzi da gaur egun Lanestosako Udalean eta, beraz, Martín Crespo Pellón alkatearen lantaldeko kidea da eta bere lekukoa hartuko du EAJ-PNVk maiatzeko udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendan.

Hautagaiak Lanestosan bertan lan egiten du, Gorabide elkartean baita arreta zuzeneko profesionala, eta bere harrotasuna adierazi du aukeratua izatean. “Hainbat sentsazio agertzen zaizkizu Alderdiko eta herriko pertsonek proposatzen zaituztenean eta EAJ-PNVren zerrendako buru izatera animatzen zaituztenean, baina sentsazio nagusiena da horrek dakarren erantzukizuna”. Hautagai jeltzaleak nabarmendu duenez “gurea moduko herri batean, non elkarbizitza hain intentsua den, beti da berezia ezagutzen zaituzten eta lanean eta herrian egin duzun ibilbidea ezagutzen duten pertsonek babesa ematea Lanestosako herritar guztien alkate izaten saia nadin. Arrazoi horiengatik ere bada erantzukizun handia”, aitortu du.