Prentsa Aretoa
Berriak
2023/02/25
Elixabete Etxanobek ziurtatu du EAJ-PNVk duela “Bizkaiko oraina lideratzeko eta etorkizuna proiektatzeko” lantalderik onena
Maiatzeko udal hauteskundeetan talde jeltzaleak Uribe Kostan aurkeztuko dituen ordezkariekin gaur egin duen topaketan, ahaldun nagusirako hautagai jeltzaleak adibide gisa aipatu du itsasadarraren eskuinaldeko Bulebarra, ibai azpiko tunela edo Avanzada estaltzeko proiektua. Diputatugaiak esan du horiek direla “hiritarren benetako arazoak konpontzen dituzten proiektuetako batzuk”.
Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagai eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak baieztatu duenez, EAJ-PNVk “talderik onena du, eta oraina gidatzeko eta Bizkaiaren etorkizuna proiektatzeko proiektuak ditugu; gaitasuna daukagu”, azpimarratu du. Ildo horretan, erakundeen arteko lankidetza azpimarratu du, “daukagun guztia defendatzeko eta zaintzeko, asko baita, bai eta herritarren benetako arazoak konpontzeko ere”. Hautagai jeltzaleak adierazpen hauek egin ditu gaur goizean bertan talde jeltzaleak udal eta foru hauteskundeetan Uribe Kostan aurkeztuko dituen ordezkariekin egin duen topaketan.
Bileran hitza hartu duenean Etxanobek aitortu duenez “Bizkaian bizi kalitatea daukagu”, baina ildo beretik hitzeman du “lan egiten jarraitzea, are hobea izan dadin, inor atzean ez uzteko”. Zentzu berean esan duenez “proiektuak ditugu gure nagusien zaintza hobetzen jarraitzeko (EtxeTIC zentroak Bizkaia osoan zabaltzea edo egoitza berriak egitea), “desgaitasuna duten pertsonak, babesik gabe dauden haurrak, tratu txarren biktima diren emakumeak… Zerbitzu publikoak, garraioa, errepideak, bidegorriak, ingurumena zaintzeko proiektuak, landa ingurua hobetzeko proiektuak, kultura…”, aurreratu du. “Proiektuak ditugu jarduera ekonomikoa bultzatzen jarraitzeko eta Bizkaiko eskualde guztietan bizi kalitatea hobetzeko; horiek betetzen direla bermatu behar dugu”, amaitu du.
Egin dituen baieztapenen balioa erakusteko, hautagaiak Uribe Kostako herritarren behar horiei erantzun eta eman dieten proiektuetako batzuk zerrendatu ditu, hala nola Itsasadarreko Bulebarra, Bilbo, Erandio, Leioa eta Getxo lotuko dituena oinezkoentzako pasealeku bat eta bizikleta bide bat sortuz. Bi ertzak lotuko dituen ibaiz azpiko tunelari ere egin dio erreferentzia, “eta horrek nabarmen murriztuko du trafikoa Avanzadan”, bai eta bide hori Leioatik igarotzean estaltzeko obrak ere, hilabete batzuk barru hasiko baitira, leioarren erreklamazio historiko bati erantzunez. Era berean, 42. Urduliz eskola aipatu du, lan-merkatuak eskatzen dituen konpetentzia digitaletan eta zeharkakoetan profesionalak prestatzea helburu duena. “Horiek guztiak hobeto bizitzeko eta arazoak konpontzeko proiektuak dira”, azaldu duenez.Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiarekin izan dira Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentea eta Uribe Kostako udalerrietan talde jeltzaleak alkatetzarako aurkeztuko dituen 9 hautagaiak, bai eta Batzar Nagusietarako hautagaiak eta ehun bat alderdikide eta alderdizale.
“Egon zirenei, daudenei eta egongo direnei” eskaini die Atutxak bere esker onik zintzoena, eta nabarmendu duenez EAJ-PNVk “hiritargoari eskaintzen dizkio hautagaitzarik onenak, pertsonarik onenak; konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna ditugu eskaintzeko”, baieztatu du. Era berean nabarmendu nahi izan duenez Uribe Kostako udalerri bakoitzak “agenda propioa dauka, herri bakoitzerako programa dago, partaidetzazko prozesuetan ateratako ondorioetan oinarrituta, bai eta lanean eta egin den analisian ere, baina denok marko baten barruan. Leioari ondo badoakio, ondo joango zaie Uribe Kostari, Bizkaiari eta Euskadi osoari”. “Hori bai, zuena da erantzukizuna, eta erakundeetatik bermatu behar dituzue zuen herrikideen ongizatea eta oparotasuna”. Baina “jakin ezazue bide honetan ez zaretela bakarrik egongo. Bidea luzea da. Alderdi gisa lan erraldoia daukagu aurretik. Momentu batzuk izango dira onak eta beste batzuk txarrak. Baina denetan Alderdia izango duzue bidelagun. EAJ gara, hemen taldean lan egiten dugu, taldean bizi gara eta sentitzen dugu. Denok”, hitzeman du.
Protagonista biekin izan dira eskualdean EAJ-PNVk aurkeztuko dituen zerrendak lideratuko dituzten 9 pertsonak, bai eta eskualdean Batzar Nagusietarako aurkeztuko diren hautagaiak ere. Uribe Kostan zerrendaburu izaten jarraituko dute Amaia Agirre (Getxo), Nagore Utxupi (Gorliz), Iban Rodríguez (Leioa), Elixabete Uribarri (Plentzia) eta Josu Landaluzek (Sopela), eta Itziar Unibaso (Barrika), Itziar Aginagalde (Berango), Antxon Abaroa (Lemoiz) eta Jose Ignacio Olearentzat (Urduliz) hauxe izango da zerrendaburu diren lehen aldia.
Anfitrioi gisa, Iban Rodriguezek, Leioako egungo alkate eta EAJ-PNVk aurkezten duen alkategaiak, ongietorria eman die bertaratutakoei, erakundeen arteko lankidetzan eragin duen mezu batekin. Lankidetza horren ondorioz lortu da, esate baterako, “Leioan Avanzadako zati hori lur azpitik eramatea, hainbat hamarkadatan eskatu izan duguna”, bai eta “Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean institutu bateratua” ere, datozen urteetan gauzatuko dena. Udal esparruari dagokionez, “Leioak kiroldegi berria izango du”, aurreratu du, “hirigunea birgaituko da, Lamiakoko bulebarra bultzatuko da eta Pinueta Eraberritzeko Plana garatuko da. Beti helburu bakar batekin: bizi-kalitatea areagotzen jarraitzea”.
Nabarmenak...
Bizkaia BBNN
2024/10/02
BBB
2024/10/01
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
BERRIA
2024/09/28
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25