Prentsa Aretoa

Berriak

2023/03/02

Efemeride feministak Euskadiko jaiegun izendatzeko hausnarketa prozesu baten alde agertu da EAJ-PNV

Maitane Ipiñazar legebiltzarkideak uste du “beharrezkoa dela Emakunde eta inplikatutako eragile sozial guztiei entzutea eta beraiekin lan egitea”, eta edozein erabaki hartu aurretik “gutxieneko akordio bat izatea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko legebiltzarkide Maitane Ipiñazarrek hausnarketa prozesu zabal bat irekitzearen alde egin du, 2024ko lan egutegirako jaiegun gisa izendatzerakoan, EAEko efemeride feminista bat aukeratzea, eta “ezinbestekotzat” jo du “aldez aurretik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin eta inplikatutako gizarte eragile guztiekin batera lan egitea”, edozein erabaki hartu aurretik, “gutxieneko akordio nahikoa lortzeko helburuarekin”.

Martxoaren 8a jaiegun izendatzeko Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendiak egindako proposamena zilegia eta guztiz errespetagarria dela adierazi ondoren, ordezkari jeltzaleak esan du proposamen horrek Eusko Jaurlaritzan jarraitu beharko duela eta tramitazioa behar bezala amaituko dela. Hala, “guk hausnarketa-prozesu baten alde egiten jarraitzen dugu, efemeride feministei buruzko balizko egun esanguratsuak aztertzeko eta eztabaidatzeko”, defendatu du.

Zentzu horretan, Elkarrekin-Podemosen hasierako proposamena ere kritikatu du Ipiñazarrek; izan ere, proposamen horretan ez zen inolako hausnarketarik egiten, eta ez zituen kontuan hartzen 2024an efemeride feminista izendatzeak izan zitzakeen ondorioak. “Podemosen proposamenak ez zituen kontuan hartzen ez Emakunde, ez inplikatutako gizarte-eragileak. Zein oinarritatik abiatzen ziren orduan hain gai garrantzitsuan erabaki bat hartzeko?”, esan du Ipiñazarrek.