Prentsa Aretoa
Berriak
2023/03/11
Elixabete Etxanobek baieztatu duenez “ziurgabetasunari aurre egiteko segurtasuna eta ziurtasunak emango dituen erakundeak behar dira, Bizkaia hobea egiteko”
Herrialdeko ahaldun nagusirako hautagaiak gaur goizean topaketa bat egin du EAJ-PNVk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan Padurako barrutian aurkeztuko dituen hautagaiekin
“Hauteskunde oso garrantzitsuak izango dira maiatzekoak; denak dira garrantzitsuak, bai. Baina, oraingo honetan hauteskundeak oso egoera konplikatuan egingo ditugu. Pandemia batetik gatoz, krisi ekonomiko batetik, hornidura-katearen krisi batetik, Ukrainaren inbasioak energiaren prezioan eta bizitzaren kostuan eragin dituen ondorioetatik. Oraindik sufritzen ari gara ondorioak. Eta ez dakigu hurrena zer datorren. Horrela bizi dugu une hau, ziurgabetasunez. Eta egoera horri aurre egiteko modurik onena da ondo prestatutako erakunde indartsuak izatea, segurtasuna, ziurtasunak, konfiantza eta hurbiltasuna emango dutenak”. Hala mintzatu da gaur goizean Galdakaon Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusirako hautagaiak eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, alderdiak maiatzeko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaiekin egin duen topaketan.
Ildo beretik zehaztu duenez “horiek dira gizarte honek behar dituen udalak eta Aldundia”, “zalapartarik egingo ez duten erakundeak, iskanbilarik gabe… Bizkaia herrialde hobea bilakatzeko lanera bideratuta. Gizarte inklusibo eta berdintzaileagoa. Bizi kalitatea eskainiko duen gizartea. Azken urteetako krisiak gainditu ditugu, ahaleginaren bidetik egin dugu. Seriotasunez lan egin duten erakundeek lideratutako esfortzuaren bidez. Eta, hala izaten jarraituko du. Seriotasunez eta helburu argiekin”, aurreratu du Aldundiaren helburuak zerrendatu baino lehen: “Gure ongizate ekonomikoaren eta kalitatezko enpleguaren alde lan egitea, pertsona guztiak zaintzea eta babestea eta zerbitzurik onenak eskaintzea”. “Ezagutzen zaituztet. Eta, hiritar gisa esan behar dizuet benetan lasaitzen nauela zuek lako pertsonekin topo egin ahal izateak. Zuen herrien alde egiten baituzue, herrikideen alde, egunez egun”, eskertu du.
Etxanobek taula gainetik hitz egin du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren presidentea ondoan izan duela. Azken honek “Alderdiarekin, Herriarekin eta zuen herriekin hartu duen konpromisoa eskertu ondoren”, orain arte osatu dituzten eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan EAJren zerrendak osatuko dituzten emakume eta gizon guztiei, erakundeen arteko lankidetzaren onurak nabarmendu ditu, gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko beharrezko tresna gisa. Bizi-kalitatea ona den lurralde batean bizi gara, bizkaitarrek horrela uste dute. Egunetik egunera horri eustea ahalegin bat da; ahalegin hori udal-lanetik hasi behar da, eta lurralde-esparrutik babestuta egon behar du”, nabarmendu duenez. Baina lankidetzatik. Erakundeen arteko lankidetza horrek gero eta indartsuago egiten gaitu, eta horri esker, lankidetza horri eustea ez ezik, hobetzea ere lortuko dugu. Zerbitzu publiko horiek dira gure lanaren oinarria, eta Euzko Alderdi Jeltzalearen egiteko modua islatzen dute”, azaldu du.
Ekitaldian, Padurako EAJ-PNVren udal zerrendaburu guztiek parte hartu dute. Ainhoa Agirregoikoa Galdakaoko alkategaiak, anfitrioi gisa, adierazi du erronka bere gain hartzen duela, “Galdakao eta bere auzoak ezagutzen dituzten emakumez eta gizonez osatutako talde berritu bat izateak ematen didan ilusioarekin”, eta Galdakaon EAJ-PNVren lana gidatuko duten ardatzak zerrendatu ditu: “Pertsonak ardatz nagusi gisa; auzoak identitate gisa; aparkalekuak, irisgarritasuna eta mugikortasun jasangarria; kirola; enplegua eta sustapen ekonomikoa; eremuak oinezkoentzat jartzea eta modernizatzea; ingurumena eta jasangarritasuna; kultura eta euskara; herritarren parte hartzea eta benetako gardentasuna eta berdintasun politikak sustatzea”.
Eskualdeko gainerako hautagaiak ondorengoak dira: Alberto Ruiz de Azua (Arrigorriaga), Asier Iragorri (Basauri), Eneko Lekue (Etxebarri), Iker Santocildes (Orduña), Ekaitz Metxaka (Ugao-Miraballes) eta Karlos Idirin (Zeberio). Arakaldo, Arrankudiaga, Zaratamo eta Orozkok oraindik ez dituzte hautagaitzak aukeratzeko barne prozesuak amaitu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25