Prentsa Aretoa
Berriak
2023/03/15
Urkullu Lehendakariak energia berriztagarrien aldeko apustua egitera animatu du
Urkullu Lehendakariak, Tapia sailburuarekin batera, Haizea Bilbao lantegia handitzeko proiektuaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartu du
Iñigo Urkullu Lehendakariak energia berriztagarrien aldeko apustua egitera animatu du, Haizea Wind Group dorre eolikoen fabrikazioan munduko enpresa liderraren Haizea Bilbao lantegia handitzeko proiektuaren lehen harria jartzeko ekitaldian. “Funtsezkoa da energia propioa sortzea kanpoko mendekotasuna murrizteko”, azpimarratu du Urkulluk.
Haizea Wind Groupek Bilboko Portuan izango dituen instalazioetako obrei hasiera emango dien ekitaldi sinbolikoa Iberdrola taldearekin 200 milioi euro baino gehiagoko akordioa sinatzearen testuinguruan egin da, Haizea Bilbaok portuko instalazioetatik 50 monopilote hornitzeko. Lehendakariak ez du ezkutatu oso pozik dagoela Iberdrolak, enpresa bultzatzaile batek, Haizea Wind bezalako beste euskal enpresa batekin aliantzak bilatzeko egin duen apustuarekin. “Gure lurraldeko bi enpresa elkartzen direnean, gure gizartea garaile ateratzen da. Batasun horrek indartsuago eta lehiakorrago egiten gaitu merkatu globalean”, adierazi du Lehendakariak.
Gizartea energiari buruzko kontzientziazio-prozesu bat bizitzen ari den honetan, Lehendakariak azpimarratu du beharrezkoa dela energiaren erabileran “heztea”, gure egunerokoan erabiltzen ditugun baliabide energetikoen jakitun izanik eta jarrera arduratsu eta gero eta eraginkorragoa barneratuz. “Gure betebeharra da, Basque Green Deal esparruan, klimaren aldeko euskal itun soziala”, gaineratu du.
Lehendakariak bere hitzaldia amaitzeko Haizea Wind taldearen inaugurazio egunean esandakoak ekarri ditu gugora: “Proiektu honek gure gaitasun guztien batasuna dakar. Funtsezko urratsa egiten dugu Euskadi energia berriztagarrien industria-sektorean Europako erreferente gisa sendotzeko”.
Etorkizuneko instalazioen lehen harria jartzeko ekitaldian, 150 milioi eurotik gorako inbertsioa beharko duten instalazioak, Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Iñigo de Loyola Zierbenako alkatea, Dámaso Quintana Haizea Wind Groupeko presidentea, Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidentea eta Ainara Basurko Sustapen Ekonomikoko diputatua izan dira, besteak beste.
Iberdrolarekin akordioa sinatu eta joan den irailean Ørsted danimarkarrarekin sinatutako kontratuaren ondoren, Haizea Bilbaok 200.000 m2-tik gorako azalera du dagoeneko. Hedapenaren ondorioz, Portuko Agintaritzak emakida handitu behar izan du. Gaur egungo hiru nabeei beste hiru gehituko dizkie Haizea Bilbaok, eta beste biltegiratze-eremu bat, monopiloteak garraio-ontziei eman aurretik egokitzeko. Gainera, Haizea Bilbaon 350 lanpostu zuzen inguru sortzea ekarriko du akordioak.
Haizea Wind Group da gaur egun Europan tamaina handiko offshore dorre eolikoen fabrikatzaile nagusia, eta proiektu garrantzitsuak gauzatu ditu, hala nola East Anglia One eta Dogger Bank (Erresuma Batua), Borselle 1 & 2 eta HKZ (Holanda), Hornsea Two (Erresuma Batua), Seamade (Belgika), Formosa (Taiwan), St. Nazaire eta St. Brieuc (Frantzia) edo Hywind Tampen (Norvegia), besteak beste.
Iturria: Irekia
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25