Prentsa Aretoa
Berriak
2023/03/15
Amaia del Campok "Barakaldo moderno baten erronkei aurre egiteko pertsona konprometitu, prestatu eta trebatuen taldea" aurkeztu du
EAJ-PNVren alkate eta alkategaiak iragarri du bere hauteskunde egitasmoaren lehentasuna izango dela “bizitzeko eta bizi-kalitate bikaina gozatzeko Barakaldo hiria lortzea”
Beren auzoekin konpromiso irmoa hartu duten 30 laguneko taldea, Ezkerraldeko hiriburua den aldetik Barakaldo moderno batek planteatzen dituen erronkei heltzeko prest. Pertsona apalak, ilusioz beteak. Horrelakoa da gaur arratsaldean Amaia del Campo Barakaldoko alkate eta Eusko Alderdi Jeltzaleko alkategaiak aurkeztu duen gizon eta emakumeen taldea. Hautagaitzaren aurkezpen-ekitaldira bertaratu diren pertsonek txiki utzi dute Ikastun Eskola. Ekitaldian, Del Campok jakinarazi du laster emango duela ezagutzera datozen lau urteetarako hauteskunde-programa, “gure lehentasuna auzokideak baitira”. “Guztiontzako Barakaldo nahi dugu, bizitzeko eta bizi-kalitate bikainaz gozatzeko, barakaldarrak izateaz harro egoteko eta kalitatezko lanpostu egonkorrez gozatzeko”, esan du.
Barakaldoko alkate eta berrautaketarako alkategaia alkatetzara iritsi zela gogoratuz hasi da hitz egiten. “Barakaldo berri bat nahi genuen, eta gure bizilagunekin batera lan egin nahi genuen hiri moderno bihurtzeko, konplexurik gabeko hiri bat, egunetik egunera harroago sentitzeko modukoa”. Ondoren, Del Campok azken urteotan Udalaren buru gisa egindako lanaren berri eman du, eta lorpen horiek guztionak direla esan du. Hala, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako diru-laguntzetara bideratutako ia 11 milioi euroak gogorarazi ditu; auzoetan beharrezkoak diren baina obra txikiak egiteko partaidetzazko aurrekontuetan inbertitutako 4,4 milioi euroak; ekipamendu sozialak, kulturalak eta ikastetxe publikoak hobetzeko erabili diren 6,7 milioi euroak; auzoetan sarbide mekanikoak jartzeko inbertitutako 10 milioi euroak…
“Barakaldo, azkenean, pandemiaren aurretik hartu zen abiadura berreskuratzen ari da, eta ilusioz beteta aurrera doa zuen laguntzarekin idazten jarraitu nahi dugun etorkizun baterantz. Gaur, Barakaldoko kolektibo, auzo, lanbide eta bizitzako hainbat esparrutako gizon eta emakumeak zaudete gure artean; denekin partekatu ditugu etorkizunera begira landu nahiko zenituzketen beharrak eta eskaerak”. azpimarratu du, alkateak eta bere taldeak Gora Barakaldo sortu zenetik egin duten partaidetzazko metodologia gogora ekarriz; metodologia horri esker, 192 preskribatzaile hurbildu dira hirira, eta auzoak hobetzen jarraitzeko ekarpenak egin dituzte.
Ia aldaketarik egin ez zaion taldea, aurrera egiten jarraitzeko
Amaia del Campok datozen udal hauteskundeetan EAJ-PNVren zerrenda osatzen duten 30 pertsonak aurkeztu ditu. “Gaur Barakaldoko gizartearen aurrean aurkeztuko zarete. Oso urrats garrantzitsua da Udalean zuen bizilagunen ordezkari izateko konpromisoa onartuz eman duzuena. Ziur aski zuen bizitzan egiten duzuen gauzarik garrantzitsuenetako bat da barakaldarren alde eta haientzat lan egitea. Horrela ulertzen dut nik konpromiso hori, gure herriaren aldeko 24 orduko lana baino gehiago dena. Ordutegirik eta atsedenik gabe. Hau dedikazio eta pasio bat da. Zuen auzoekin konprometitutako pertsonak zarete, Barakaldo moderno baten erronkei aurre egiteko prestatutako pertsonak”, esan die Del Campok.
Hauteskunde-programa berriari dagokionez, Barakaldoko alkategaiak jakinarazi duenez “lehentasun nagusia gure bizilagunak izango dira”, eta “hirian kalitatezko enplegu egonkorrak izateko lana” egingo dutela. Gainera, “auzo horien nortasuna defendatuko” du, eta Barakaldo “Ezkerraldeko hiriburua izatea aitortua izateko lana” egingo du, probintzietako hiriburuen ondoren Euskadiko 4. hiria. Gainera, adierazi du bera eta bere taldea prest daudela “gure hiriaren alde ahalegin guztiak egiteko, eta harro esaten dugu: Gora Barakaldo!”. “Hau ez da esperimentuak egiteko unea, ezta iraganera begiratzekoa ere, Barakaldok indarrez eta abiaduraz aurrera egiten jarraitu behar du, eta gure bizilagunekin egin nahi dugu”, amaitu du.
"Honetan ere Barakaldoren zerbitzura jarriko dugu EAJ-PNVk etxean duen onena". Horrela aurkeztu die Itxaso Atutxak, Bizkaia Buru Batzarreko presidenteak, Amaia del Campo eta datozen urteetan ondoan izango duen hautagaitza: "Talde indartsua, etorkizuneko proiektu landua eta partekatua duena", adierazi du. Bere hitzaldian, oposizioan zegoenetik Del Campo buru izan duen lantaldearen jarrera eta lana goraipatu ditu Atutxak." Amaia entzunak ez ziren pertsonen ahotsa zen; egiteko beste modu bat zegoela erakutsi zuen, EAJren eredua. Alkatetzara iritsi eta egiaztatu egin du", baieztatu du. "Talde-lana, proiektu partekatuak, hurbiltasuna, kohesioa, berdintasuna, ekitatea eta zerbitzu publikoa. Euzko Alderdi Jeltzaleko edozein hautagairen aurkezpen txartelak jasotzen dituen balioak dira, baina batez ere Amaiarenak ", adierazi du BBBko presidenteak. Amaitzeko, promesa egin dio hautagai jeltzaleari: "Badakigu ez datozela garai errazak, baina badakizu ez zarela bakarrik egongo. Badakizu alderdi honetan proiektu bat sentitzen, lantzen, bizitzen eta partekatzen dugula talde bakar gisa; izan ere, Euskadiko herri bakoitzeko herritarrek jaikiarazten gaituzte goizero", gaineratu du.
Ekitaldira hurbildu dira Barakaldoko gizarte zibilaren ordezkari esanguratsuak eta aurreikuspen guztien gainetik etorri dira herritarrak. Beraiekin izan dira EAJ-PNVren barne eta herri kargudunak, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidentea; Itxaso Atutza Bizkai Buru Batzarraren presidentea; Elixabete Etxanobe EAJ-PNVren Bizkaiko ahaldun nagusigaiaren eta Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako foru diputatua; Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburua; Lorea Bilbao eta Imanol Pradales foru diputatuak eta inguruko zerrendaburuak Ainhoa Basabe, Ainara Leiba, Txema Ezkerra, Saulo Nebreda, Eugenio Mendikote, Iñaki Urrutia, Ainhoa Santisteban eta Karmele Tubilla.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25